Euskal Herriko naturaz gozatzen

Euskal Herrian naturaz gozatzea ez da zaila. Oso gertu ditugu gune zoragarriak, gorputza eta arima zaintzeko modukoak: padurak, tontor goxoak, gailur malkartsuak, basoak, basamortu antzeko eremuak… denetarik!! Gune hauetaz disfrutatu nahi baduzu, hona hemen informazio erabilgarria.

Euskal Herriko biosfera erreserbak:

Bi biosfera erreserba dauzkagu Euskal Herrian: Urdaibaikoa eta Bardeetakoa (azken hau hurrengo atalean azalduta).

Bizkaian dagoen Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 220 kilometro karratuko azalera du, 22.000 hektarea inguru. Hau da bere weba. Eta ez ahaztu Aranzadik kudeatzen duen Bird Center-ra eta Busturiako Madariagako dorretxean dagoen Ekoetxea bisitatzeaz!!

Euskal Herriko parke naturalak:

Euskal Herrian honako parke naturalak ditugu:

IZENALURRALDEAAZALERA (ha)PARKETXEA(K)ESTEKAK
BardeakNafarroa41.845Sarrera NA-8712-tik, 0,8 km. (Tudela-Arguedas / Arguedas-Tudela)
Parke Naturalaren errepidea, 6. km.
web
e-posta
tfnoa
Urbasa-AndiaNafarroa21.408web
GorbeiaAraba-Bizkaia20.016Sarriane-posta
tfnoa
Aizkorri-AratzGipuzkoa-Araba19.400Anduetza baserria (Zegaman)
Arantzazu
Araian
e-posta
tfnoa
Egutegia
tfnoa
e-posta
tfnoa
AralarGipuzkoa-Araba-Nafarroa10,956Barandiaran Museoa
Lizarrusti
e-posta
tfnoa
e-posta
tfnoa
IzkiAraba9.081Korresenweb
e-posta
tfnoa
Aiako HarriaGipuzkoa6.913Arditurrinweb
e-posta
tfnoa
UrkiolaAraba-Bizkaia5.958Toki-Alai
(Urkiola auzoan)
web
e-posta
tfnoa
ArmañonAraba3.519Ranerone-posta
tfnoa
ValderejoAraba3.496Lalastrane-posta
tfnoa
PagoetaGipuzkoa2.860Iturrarane-posta
tfnoa
Bertizko JauregiaNafarroa2.040Tenientetxea baserrianweb
e-posta
tfnoa

Parke hauetaz aparte, beste hainbat gune natural ditugu Euskal Herrian. Hurrengo webetean hauei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu:




“Natura ez da bisitatzeko gunea. Gure etxea da”.

– Gary Snyder –

%d bloggers like this: