





Ingurumenaren kontrako eraso baten testigu bazara eta salatu nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
Bapateko salaketa:
1) 112ra deitu:
Hau eginez, abisu-deia benetan egin dela ziurtatuko duzu eta salaketaren ordua erregistratuta geldituko da.
2) Egoera dokumentatu:
Argazkiak edota bideo grabaketa egitea aholkatzen da, egoera dokumentatuta gelditu dadin. Hau oso lagungarria izan daiteke ikerketetarako.
ADI!!! Ez sekula arriskatu irudiak lortzeko!!
3) Beste erakundetara jo liteke ere:
Aldundiko basozainen zentralera:
Telefonoa: 943 000420
Ingurumeneko Ertzaintzara:
Mugikorrak: 677 917 109 eta 677 917 309
Finkoak: 946079721 eta 946079718
e-posta: medioambiente5@ertzaintza.eus
e-posta: scmedioambiente@ertzaintza.eus
Beste salaketa mota:
OHARRA: Salaketa mota hau naturaren kontrako jarduera ekonomikoak salatzeko pentsatuta dago. Agian zure eguneroko jardunean naturaren kontrako erasoak ikusten dituzu baino ez zara hauek salatzera ausartzen. Salaketa modu hau guztiz ANONIMOA da.
Fíltrala (ondo irakurri ematen diren aholkuak)

“Injustizia gizatiarra da, baina oraindik gizatiarragoa da injustiziaren kontrako borroka”.
– Bertolt Brecht –