Kontzientziazioa

Eredu energetiko berriak?


II. Natur Jardunaldiak


Ibaiei buruzko argazki erakusketa Azpeitian

Otsailaren 22tik 26ra, Foru Ibilbidea 7ko erakustokian, “Ibaieder garbitzeko lanak eta Urola ibaiaren egoera”-ri buruzko argazki erakusketa izango dugu Urola Bizirik Natur Taldeak antolatuta.

Irudiak bi multzo handitan banatuta daude: alde batetik, Errezil errekan eta Ibaiederren egindako garbiketaren argazkiak eta, bestetik, Urola ibaiarenak. Guztira, 75 irudi eta bideo labur bat izango dira ikusgai.

Erakusketan, ibaiek jasaten dituzten erasoak azaleratzen  dira. Bioaniztasun handiko guneak izanda, ezinbestekoa dugu ibaiak ezagutu, jasaten dituzten erasoaz kontzientziatu eta kontserbatu, gaur egungo eta datozen belaunaldien onerako. Ibaiak, zaindu beharreko altxorrak ditugu!

Otsailaren 22tik 26ra, arratsaldeko 6:00etatik 8:00ak arte bertaratu ahal izango zarete.

Iñigo Peñaren argazkia

Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak

Martxoan antolatu izan dugun I. Ingurumen Jardunaldien protagonista basoa izan da. Aitzitik, ez du hasiera ona izan COVID 19aren agerpenarekin ekitaldi bakarra bete dugulako (“Bertako basoen berreskurapena” hitzaldia, Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru adituen esku). Beste biak ezeztatu egin behar izan ditugu zuhurrak nahi izan dugulako inoren osasuna arriskuan jarri gabe.

Gertaera honek ez du gure taldeak ingurumen gaietan biztanleria sentsibilizatzeko duen grina itzaldu eta horregatik hurrengo urtean ere beste jardunaldi batekin itzuliko gara.




“Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa”.

– Gandhi –

%d bloggers like this: