

Ongi etorri


“Hau da dakiguna: Lurra ez da gizakiarena, gizakia Lurrarena baizik. Hau da dakiguna: gauza guztiak lotuta daude, odolak familia batzen duen bezala. Lurrari gertatzen zaiona Lurraren seme-alabei gertatzen zaie (…)”.
– Seattle iparamerikar buruzagia (1786-1866) –

Azken berriak:
Zuhaitz landaketa Errezilen
Hilak 29an, igandea, Errezilen izango gara, Galarraga Saletxe baserriaren zaintzapean dagoen lursail batean, Ibarbia auzoan. Domusa eta Lurgaiarekin batera, bertako espezieen baso eta hesi bat landatuko ditugu. Domusa enpresaren parkinean elkartuko gara guztiok goizeko 9:30tan. Lana egin eta gero, gainera, hamaiketakoa egongo da. Goiz pasa eder honetara guztiok gonbidatuta zaudete. Hurbildu zaitezte! Hemen eman izena.…
Mintegiak prestatzen
Udazkena zuhaitzak biluzten diren garaia da baina aurten, jasaten ari garen tenperatura altuekin, oraindik ez dituzte beraien hostoak galdu. Denbora bat beharko dugu oraindik orbela zapaltzeko. Dena den, gure taldean hasiak gara jada neguan egiten ditugun landaketak prestatzen eta, horretarako, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen laguntzaz, gune egokien prestatze-lanetan ari gara. Alde batetik, Azkoitiko udalari esker…
Urola garbitzen
Baso Biziak Plataformaren deialdiari erantzunez, Gipuzkoako hainbat natur elkartek eta erakundek lurraldeko ibai eta erreken bazterrak garbitzeari ekin diogu. Gu Jausoro-Altzibargo ibaiertzak garbitzen aritu gara. Ez da tarte luzea izan, 150 metro inguru, hamar lagun elkartu baigara. Hala ere, jasotakoa ikaragarria izan da. Laburbilduz, hauxe esan genezake ekintzari buruz: Hona hemen ekintzaren irudiak: Eta hemen…

Beste albisteak:
Azken bidalketak:
Jaso azken berriak:


“Natura erantzuna bada, zein zen galdera?”
– Jorge Wagensberg –