Zuhaitz landaketa Errezilen

Hilak 29an, igandea, Errezilen izango gara, Galarraga Saletxe baserriaren zaintzapean dagoen lursail batean, Ibarbia auzoan. Domusa eta Lurgaiarekin batera, bertako espezieen baso eta hesi bat landatuko ditugu.

Domusa enpresaren parkinean elkartuko gara guztiok goizeko 9:30tan. Lana egin eta gero, gainera, hamaiketakoa egongo da. Goiz pasa eder honetara guztiok gonbidatuta zaudete. Hurbildu zaitezte! Hemen eman izena. Datu hauek eskatuko zaizkizu: joango zareten guztien izen-abizenak, adinak, udalerria eta mugikor zenbaki bat.

%d bloggers like this: