Urola garbitzen

Baso Biziak Plataformaren deialdiari erantzunez, Gipuzkoako hainbat natur elkartek eta erakundek lurraldeko ibai eta erreken bazterrak garbitzeari ekin diogu. Gu Jausoro-Altzibargo ibaiertzak garbitzen aritu gara. Ez da tarte luzea izan, 150 metro inguru, hamar lagun elkartu baigara. Hala ere, jasotakoa ikaragarria izan da. Laburbilduz, hauxe esan genezake ekintzari buruz: Hona hemen ekintzaren irudiak: Eta hemenIrakurtzen jarraitu “Urola garbitzen”

Ibai garbiketa

Urola Bizirik Natur Taldea, Basoak Bizirik Plataformaren deialdiari erantzunez, Urolaren zati baten garbiketa egingo du auzolanean hurrengo larunbatean, hilak 24. Gipuzkoako hainbat talde naturzalek eta erakundek ekintza aldarrikatzailea egin nahi izan dugu egun horretan gure lurraldeko ibai-ibilguen egoera penagarria salatzeko. Zoritxarrez oraindik ez dago errotuta gizartean (ezta erakunde askotan ere) ibaiek jokatzen duten paper garrantzitsua.Irakurtzen jarraitu “Ibai garbiketa”

Proiektu eolikoak

Azkoitia eta Urretxuko lurretan eraiki nahi diren poligono eolikoen proiektuak ez dira ez Euskal Herrian une honetan mahai gainean dauden bakarrak. Nazioarteko testuingurua eta Europatik “erortzen” ari diren miloiak direla eta, enpresa ezberdinek ehundaka eskaerei eman diete sarrera administrazio ezberdinen leihatiletan. Energia berriztagarri honen ustiaketarako aurkezturiko proiektu “berdeak” ordea ez dute espero zuten adostasuna lortu.Irakurtzen jarraitu “Proiektu eolikoak”

Panpa-belarrarekin amaitu

Floreaga Ikastetxea, Udala eta gure taldearen artean antolaturiko ekintza honen bitartez, Azkoitiako hainbat tokietan aurki daitekeen landare inbaditzaile honen hedapena murrizteko urrats bat eman nahi izan dugu. Floreagako ikastetxeko DBH4ko ikasleak izan dira landare hauen sustraiak ateratzeaz arduratu direnak. Aurretik udaleko brigadak landareak moztu ditu, lana erraztearren, eta inguruko sasiak moztu, ikasleak arazorik gabe landareetarainoIrakurtzen jarraitu “Panpa-belarrarekin amaitu”

Basotik Fundazioa

Gipuzkoako Diputazioak denbora zeraman probintziako “basoak” zaindu eta indartzeko tresna bat sortu nahian. Helburu honekin, Aurrekontu irekietan gipuzkoarroi basoak babestuko zituen fundazio bat finantzatzea proposatu zitzaigun. Proiektua gauzatu ondoren Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteak, bere ikuspegia argitaratu du Argian. Hauxe da testua: Ekainaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olanok etaIrakurtzen jarraitu “Basotik Fundazioa”

Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon

Thomas Waitz europarlamentaria eta Jose Ramon Becerra, EQUO Berdeakeko kidea Aurreko albistean esaten genuen moduan aurreko ostiralean, apirilak 8, Thomas Waitz europarlamentari berdea gure eskualdean egon da Lasaoko mendien magaletako “matarrasa” ikusi nahian (zertaz ari garen jakin nahi baduzue, helbide honetan egoera lotsagarri honi buruzko bideoa duzue). Europarlamentaria komunikabideekin egon ondoren gure taldeko ordezkarien eskutikIrakurtzen jarraitu “Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon”

Europarlamentari berdeak Euskadin

Thomas Waitz europarlamentaria Datorren astean Thomas Waitz europarlamentari berdeak bisita bat egingo du Euskadira, bertako ingurumenaren egoera ezagutzeko asmoz. Apirilaren 8an eta 9an gure eskualdeko hainbat gune bisitatuko ditu, Lasaoko inguruak adibidez, bertako mendien maldatan egin diren pinutegien mozketak ikusi ahal izateko. Hauxe da bere bisitaren programa. Ikusten den moduan, 8an Otarreko jatetxean bazkari-topaketa batIrakurtzen jarraitu “Europarlamentari berdeak Euskadin”

NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan

Azkenean naturzaleon ahotsa entzun ahal izan da gipuzkoarron erakunde nagusian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, alegia. Gure lurraldeko ingurumenaren erradiografia aurkeztu ahal izan dugu Naturkon erakundearen bitartez. Podemos/Ahal Dugu alderdiaren gonbidapenari erantzunez, Naturkoneko Aitziber Sarobek gipuzkoar ingurumenak aspalditik jasaten ari den egoerari buruzko txosten bat aurkezteko agerraldia egin du apirilaren 1ean. Gure taldeko Iñaki Eizagirre eta AitorIrakurtzen jarraitu “NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan”

Zuhaitz landaketa Madarixan

Euria, elurbustia, elurra… Denetarik izan dugu gaurkoan!! Baina eguraldia ez bada oso atsegina izan, animoak bero-bero izan ditugu landaketari ekiteko. Lurgaia Fundazioarekin batera antolaturiko ekitaldian talde polita elkartu gara eta gogo biziz ekin diogu 250 zuhaitz landatzeari, Fundazioaren eskuetan gelditu diren 3 hektareatan. Haritzak, urkiak, elorri beltzak, urritzak… landatu ditugu orain arte pinutegia izandako eremuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”

Zuhaitz landaketa Madarixan

Larunbat honetan, martxoak 5, Lurgaia Fundazioarekin batera, zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu. Oraingoan Madarixa auzoko lurretan izango da, Otarreko gurutze eta antenara doan bidearen ondoan hain zuzen ere. Bertako jabe batek zaintza-akordioa sinatu berri du Lurgaia Fundazioarekin eta eremu horretan, 3 hektareakoa gutxi gora-behera, bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatuko ditugu. Parte hartuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”