Zuhaitz landaketa Munoaundin

Munoaundiko tontorratik gertu, Burdin Aroko herrixkaren ondoan, Azkoitiko Udalaren lurrak diren eremu batean, bertako baso bat sortzen ari gara. Otsailaren 12an, larunbata, lehen landaketa egingo dugu bertan. 60 zuhaitz inguru sartuko ditugu, espezie anitzekoak, Artadi Mintegiko arduraduna den Geert Roelsen aholkuei jarraituz. Goizeko 9:30etan elkartuko gara Abaraxka aterpetxean eta handik Munoaundiko bidea egingo dugu elkarrekin.Irakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Munoaundin”

Energia-eredu berriak

Erregai fosilen bazterketarekin energia berriztagarrien ustiaketa masiboa hasi da eta gure inguruan ehundaka proiektu gauzatzeko asmoa dago. Baina trantsizio-aldi honetan hainbat aukera sortzen dira energia berriztagarrien inguruan, eta baita etorkizunerako egokienak izan daitezkeen energia ereduei buruz. Guzti honetaz hitz egingo dute asteazken honetan GoiEnerreko hizlariak. Arratsaldeko 6:30tan hasiko da saioa, Elkargunean. Gonbidatuta zaudete.

Munoaundiko baso eremua

Munoaundiko tontorra, Burdin Aroko herrixkaren kokagunea Azkoitiko Udalak eta Urola Bizirik Natur Taldeak Munoaundiko herri lurretan bertako baso baten garapena eta mintegi baten sorrera hitzartu ondoren, lanei ekin dio gure taldeak. Hektarea bateko eremua da, eguteran dagoena, pistaren ondoan, eta inguru pribilegiatuan: Burdin Aroko herrixka baten aztarnategiaren ondoan, herritik gertu eta azkoitiarrontzat azken bi urteIrakurtzen jarraitu “Munoaundiko baso eremua”

Haize erroten zurrunbiloa

Planetaren eta gizateriaren etorkizuna ziurtatzeko ezinbestekoa da energiaren eredua aldatzea. Energia berriztagarriek hartu behar dute jasangarriak ez direnen lekua. Munduko herrialde eta erakunde gehienek aldaketa honen aldeko apustu garbia egin dute. Baina energia “green” honen aldeko apustua zurrunbilo bihurtzen ari da eta arriskua dago haize hauek energia garbia sortu beharrean beste ondorio batzuk izatea ere.Irakurtzen jarraitu “Haize erroten zurrunbiloa”

II. Natur Jardunaldiak

Urola bailarako ingurumen eragile bezala, gure jardunbidearen artean naturzaletasuna bultzatzea eta ingurumen arazoei buruzko kontzientziazioa indartzea daude. Helburu honekin, iaz I. Natur Jardunaldiak antolatu genituen, hitzaldi bat eta dokumental baten emanaldiarekin. Aurreikusita genuen zuhaitz landaketa herrikoia ezin izan genuen gauzatu, COVID-19ak ezarritako oztopoengatik. Aurten, II. Natur Jardunaldiak antolatu ditugu, geure baliabide mugatuekin eta era xumeIrakurtzen jarraitu “II. Natur Jardunaldiak”

Ezkur ereintza

Aurreko asteotan jasotako ezkurrak ereiteko aukera izan dugu Azkoitiko baratzeen gunean. Udalaren baimenaz, bertan ia erabilpenik gabe zeuden haztegietan erein ditugu aurreko asteotan Loiolan jasotako haritzen ezkurrak eta Gipuzkoako beste gune batzuetan jasotako ametzenak ere. Hemendik aterako diren zuhaitzak beste eremu batzuetan landatuko ditugu beranduago, bertako basoen azalera handitzeko asmoz. Helburu honetan laguntzaile moduan duguIrakurtzen jarraitu “Ezkur ereintza”

Ezkur bilketa

Gaur goizean Loiolan talde polita bildu gara Naturkonek (Gipuzkoako Natur Elkarteen Koordinadora) eta Lurgaia Fundazioak deiturik, hazien bilketa eta tailer bat egiteko asmoz. Aitor Leiza, Naturkoneko kidea, izan da saioa gidatu duena. Bertako basoei buruzko liburuxka banatu ondoren, basoen egoerari eta garrantziari buruz mintzatu da. Era berean, Lurgaia Fundazioak egiten duen lanaren helburuak zehaztu ditu.Irakurtzen jarraitu “Ezkur bilketa”

Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna

Zientzilariek eta ekologistek aspaldi abisatu zuten gure planeta amildegi baterantz zihoala, baina badirudi duela gutxira arte ez garela arazoaren benetako neurriaz jabetu. Askok Lurraren deiari berehala erantzun bazioten ere eta bere arloetan neurriak hartzen hasi baziren ere, erakunde eta enpresa ugari duela gutxi gehitu dira ekintzara. Eta okerrena da kasu batzuetan ez dela benetako kontzientziaIrakurtzen jarraitu “Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna”

Bilera Azkoitiako talde politikoekin

Kolore guztiak dituen baso hostoerorkorra, biodibertsitate aberats baten eredu Gaur goizean Azkoitiako talde politiko ezberdinen (EAJ-PNV, Bildu, PSE-PSOE eta Azkoitia Bai) ordezkariekin bildu gara eukaliptoak ingurunean duen eraginari buruzko azalpen batzuk entzuteko. Aitor Larrañaga, EHUko irakaslea eta Biologian Doktorea, izan dugu hizlari. Eman dizkigun azalpenetatik, guztiak ekologiaren ikuspegitik emanda, ondorio labur bat atera dugu: eukaliptoaIrakurtzen jarraitu “Bilera Azkoitiako talde politikoekin”