Zuhaitz landaketa Munoaundin

Munoaundiko tontorratik gertu, Burdin Aroko herrixkaren ondoan, Azkoitiko Udalaren lurrak diren eremu batean, bertako baso bat sortzen ari gara. Otsailaren 12an, larunbata, lehen landaketa egingo dugu bertan.

60 zuhaitz inguru sartuko ditugu, espezie anitzekoak, Artadi Mintegiko arduraduna den Geert Roelsen aholkuei jarraituz.

Goizeko 9:30etan elkartuko gara Abaraxka aterpetxean eta handik Munoaundiko bidea egingo dugu elkarrekin. Lana bukatu ondoren mokadotxo bat hartuko dugu partehartzaileon lana eskertzeko eta esperientziari buruz hitz egiteko. Goiz ederra pasatzeko beste aukera bat. Animatu zaitezte!!

%d bloggers like this: