Hilak 29an, igandea, Errezilen izango gara, Galarraga Saletxe baserriaren zaintzapean dagoen lursail batean, Ibarbia auzoan. Domusa eta Lurgaiarekin batera, bertako espezieen baso eta hesi bat landatuko ditugu. Domusa enpresaren parkinean elkartuko gara guztiok goizeko 9:30tan. Lana egin eta gero, gainera, hamaiketakoa egongo da. Goiz pasa eder honetara guztiok gonbidatuta zaudete. Hurbildu zaitezte! Hemen eman izena.Irakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Errezilen”
Category Archives: Kontserbazioa
Mintegiak prestatzen
Udazkena zuhaitzak biluzten diren garaia da baina aurten, jasaten ari garen tenperatura altuekin, oraindik ez dituzte beraien hostoak galdu. Denbora bat beharko dugu oraindik orbela zapaltzeko. Dena den, gure taldean hasiak gara jada neguan egiten ditugun landaketak prestatzen eta, horretarako, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen laguntzaz, gune egokien prestatze-lanetan ari gara. Alde batetik, Azkoitiko udalari eskerIrakurtzen jarraitu “Mintegiak prestatzen”
Urola garbitzen
Baso Biziak Plataformaren deialdiari erantzunez, Gipuzkoako hainbat natur elkartek eta erakundek lurraldeko ibai eta erreken bazterrak garbitzeari ekin diogu. Gu Jausoro-Altzibargo ibaiertzak garbitzen aritu gara. Ez da tarte luzea izan, 150 metro inguru, hamar lagun elkartu baigara. Hala ere, jasotakoa ikaragarria izan da. Laburbilduz, hauxe esan genezake ekintzari buruz: Hona hemen ekintzaren irudiak: Eta hemenIrakurtzen jarraitu “Urola garbitzen”
Ibai garbiketa
Urola Bizirik Natur Taldea, Basoak Bizirik Plataformaren deialdiari erantzunez, Urolaren zati baten garbiketa egingo du auzolanean hurrengo larunbatean, hilak 24. Gipuzkoako hainbat talde naturzalek eta erakundek ekintza aldarrikatzailea egin nahi izan dugu egun horretan gure lurraldeko ibai-ibilguen egoera penagarria salatzeko. Zoritxarrez oraindik ez dago errotuta gizartean (ezta erakunde askotan ere) ibaiek jokatzen duten paper garrantzitsua.Irakurtzen jarraitu “Ibai garbiketa”
Basotik Fundazioa
Gipuzkoako Diputazioak denbora zeraman probintziako “basoak” zaindu eta indartzeko tresna bat sortu nahian. Helburu honekin, Aurrekontu irekietan gipuzkoarroi basoak babestuko zituen fundazio bat finantzatzea proposatu zitzaigun. Proiektua gauzatu ondoren Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteak, bere ikuspegia argitaratu du Argian. Hauxe da testua: Ekainaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olanok etaIrakurtzen jarraitu “Basotik Fundazioa”
Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon
Thomas Waitz europarlamentaria eta Jose Ramon Becerra, EQUO Berdeakeko kidea Aurreko albistean esaten genuen moduan aurreko ostiralean, apirilak 8, Thomas Waitz europarlamentari berdea gure eskualdean egon da Lasaoko mendien magaletako “matarrasa” ikusi nahian (zertaz ari garen jakin nahi baduzue, helbide honetan egoera lotsagarri honi buruzko bideoa duzue). Europarlamentaria komunikabideekin egon ondoren gure taldeko ordezkarien eskutikIrakurtzen jarraitu “Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon”
Europarlamentari berdeak Euskadin
Thomas Waitz europarlamentaria Datorren astean Thomas Waitz europarlamentari berdeak bisita bat egingo du Euskadira, bertako ingurumenaren egoera ezagutzeko asmoz. Apirilaren 8an eta 9an gure eskualdeko hainbat gune bisitatuko ditu, Lasaoko inguruak adibidez, bertako mendien maldatan egin diren pinutegien mozketak ikusi ahal izateko. Hauxe da bere bisitaren programa. Ikusten den moduan, 8an Otarreko jatetxean bazkari-topaketa batIrakurtzen jarraitu “Europarlamentari berdeak Euskadin”
NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan
Azkenean naturzaleon ahotsa entzun ahal izan da gipuzkoarron erakunde nagusian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, alegia. Gure lurraldeko ingurumenaren erradiografia aurkeztu ahal izan dugu Naturkon erakundearen bitartez. Podemos/Ahal Dugu alderdiaren gonbidapenari erantzunez, Naturkoneko Aitziber Sarobek gipuzkoar ingurumenak aspalditik jasaten ari den egoerari buruzko txosten bat aurkezteko agerraldia egin du apirilaren 1ean. Gure taldeko Iñaki Eizagirre eta AitorIrakurtzen jarraitu “NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan”
Zuhaitz landaketa Madarixan
Euria, elurbustia, elurra… Denetarik izan dugu gaurkoan!! Baina eguraldia ez bada oso atsegina izan, animoak bero-bero izan ditugu landaketari ekiteko. Lurgaia Fundazioarekin batera antolaturiko ekitaldian talde polita elkartu gara eta gogo biziz ekin diogu 250 zuhaitz landatzeari, Fundazioaren eskuetan gelditu diren 3 hektareatan. Haritzak, urkiak, elorri beltzak, urritzak… landatu ditugu orain arte pinutegia izandako eremuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”
Zuhaitz landaketa Madarixan
Larunbat honetan, martxoak 5, Lurgaia Fundazioarekin batera, zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu. Oraingoan Madarixa auzoko lurretan izango da, Otarreko gurutze eta antenara doan bidearen ondoan hain zuzen ere. Bertako jabe batek zaintza-akordioa sinatu berri du Lurgaia Fundazioarekin eta eremu horretan, 3 hektareakoa gutxi gora-behera, bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatuko ditugu. Parte hartuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”