Azkoitia eta Urretxuko lurretan eraiki nahi diren poligono eolikoen proiektuak ez dira ez Euskal Herrian une honetan mahai gainean dauden bakarrak. Nazioarteko testuingurua eta Europatik “erortzen” ari diren miloiak direla eta, enpresa ezberdinek ehundaka eskaerei eman diete sarrera administrazio ezberdinen leihatiletan. Energia berriztagarri honen ustiaketarako aurkezturiko proiektu “berdeak” ordea ez dute espero zuten adostasuna lortu.Irakurtzen jarraitu “Proiektu eolikoak”
Category Archives: Aldarrikapenak
Basotik Fundazioa
Gipuzkoako Diputazioak denbora zeraman probintziako “basoak” zaindu eta indartzeko tresna bat sortu nahian. Helburu honekin, Aurrekontu irekietan gipuzkoarroi basoak babestuko zituen fundazio bat finantzatzea proposatu zitzaigun. Proiektua gauzatu ondoren Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteak, bere ikuspegia argitaratu du Argian. Hauxe da testua: Ekainaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olanok etaIrakurtzen jarraitu “Basotik Fundazioa”
Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon
Thomas Waitz europarlamentaria eta Jose Ramon Becerra, EQUO Berdeakeko kidea Aurreko albistean esaten genuen moduan aurreko ostiralean, apirilak 8, Thomas Waitz europarlamentari berdea gure eskualdean egon da Lasaoko mendien magaletako “matarrasa” ikusi nahian (zertaz ari garen jakin nahi baduzue, helbide honetan egoera lotsagarri honi buruzko bideoa duzue). Europarlamentaria komunikabideekin egon ondoren gure taldeko ordezkarien eskutikIrakurtzen jarraitu “Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon”
Haize erroten zurrunbiloa
Planetaren eta gizateriaren etorkizuna ziurtatzeko ezinbestekoa da energiaren eredua aldatzea. Energia berriztagarriek hartu behar dute jasangarriak ez direnen lekua. Munduko herrialde eta erakunde gehienek aldaketa honen aldeko apustu garbia egin dute. Baina energia “green” honen aldeko apustua zurrunbilo bihurtzen ari da eta arriskua dago haize hauek energia garbia sortu beharrean beste ondorio batzuk izatea ere.Irakurtzen jarraitu “Haize erroten zurrunbiloa”
Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen politikaren aldaketa
Basoa eta ibaia Gipuzkoako ikur dira: Zer baso?, eukaliptoenak? Zer ur?, plastikoz gainezka dauden ibaienak? Datorren larunbatean, hilak 17, goizeko 11:15enetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Gipuzkoako natur taldeok elkarretaratze bat egingo dugu erakunde honek probintziaren natur baliabide eta biodibertsitatearen aurrean daraman politikan norabide-aldaketa bat aldarrikatzeko. Ibaietan aurkitzen dugun hondakin kopurua, isurketak, gure Parke Naturalen kudeaketaIrakurtzen jarraitu “Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen politikaren aldaketa”
U30 Aldaketaldiko ibai garbiketa
Gaur goizean Urola ibaiko garbiketari ekin diogu U30 Aldaketaldia ekimenarekin bat eginez. Deialdiari 15 bat pertsona erantzun diogu eta guztion artean Azkoitia sarrerako zubitik San Juaneko zubirainoko ibai ertzak garbitu ditugu. Izugarria izan da hain tarte txikian atera dugun zaborra. Eta denetatik gainera. Zoritxarrez, garbiketetan elkarri egiten diogun galdera ez da jada “Gaur zer gauzaIrakurtzen jarraitu “U30 Aldaketaldiko ibai garbiketa”
Urtarrilak 30, ALDAKETALDIA
Larreko Mahaia plataformak deiturik, Euskal Herriko hainbat eragilek (sozialak, kulturalak, ekologistak) Urtarrilak 30eko ALDAKETALDIAren ekimena antolatu dute. Atzo eguerdian egin zen pentsaurrekoa Donostian. Hemen bideoa uzten dizuegu, eta baita manifestuaren dokumentua.
Hondakinen kudeaketa iruzurra da
Ecoembes enpresa gezurretan ari da Greenpeace talde ekologistak txosten gogor bat argitaratu berri du Espainiako Ecoembes enpresari buruz. Enpresa hau Estatuko hondakinak jasotzeaz arduratzen da ondoren “birziklatzeko” asmoz. Hau da, Kudeaketa-Sistema Integratuaren bitartez, enpresak hondakin guzti horiek kudeatzen ditu, ekoizle, administrazioa eta kontsumitzaileen arteko lotura moduko bat eginez. Baino arazo “txiki” bat dago, Greenpeacek agerianIrakurtzen jarraitu “Hondakinen kudeaketa iruzurra da”
Bioaniztasuna galtzearen kontrako beste txertoa. Naturaren garaia.
Arartekoaren erakunde-adierazpena Ingurumenaren Munduko Egunean Ararteko erakundeak bat egin nahi du Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. 2020. urtean helburu jakin bat du: ekintzarako deia egitea, espezieen galera azkarraren eta haien habitatak andeatzearen aurka borrokatzeko. Planeta honek biosfera zoragarria du eta bertan 8 milioi espezie mota daude banatuta. Adituek diotenez, animalien eta landareen milioi bat espezie daude galtzekoIrakurtzen jarraitu “Bioaniztasuna galtzearen kontrako beste txertoa. Naturaren garaia.”
Klimaren aldeko ekintza globala
Koronabirusaren krisiaren ondoren normaltasun berri batera itzultzeko, Fridays for Future, Alianza por el Clima eta 2020 Rebelión por el Clima elkarteek hainbat ekimen birtual abiaraziko dituzte, klima-justizia lortzeko ezinbestekoak diren neurriei laguntzeko. Zuzenki erlazionatuta azkoitiarrok momentu honetan pairatzen ari garen kezkarekin, Azkarateko hondakin plantarena hain zuzen ere. Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izanIrakurtzen jarraitu “Klimaren aldeko ekintza globala”