Proiektu eolikoak

Azkoitia eta Urretxuko lurretan eraiki nahi diren poligono eolikoen proiektuak ez dira ez Euskal Herrian une honetan mahai gainean dauden bakarrak. Nazioarteko testuingurua eta Europatik “erortzen” ari diren miloiak direla eta, enpresa ezberdinek ehundaka eskaerei eman diete sarrera administrazio ezberdinen leihatiletan.

Energia berriztagarri honen ustiaketarako aurkezturiko proiektu “berdeak” ordea ez dute espero zuten adostasuna lortu. Egia esan, poligono eoliko hauek deskribatzeko erabiltzen diren “ekologiko” eta “berriztagarri” adjektiboak ez dira guztiz zuzenak. Eta are eta gehiago ez badira planifikazio orokor baten barruan gauzatzen.

Gipuzkoan baino lehenago Nafarroan jasan dute egoera hau eta han argitaratu zuten bideo hau, herri eta pertsona askoren nahia eta borroka azaltzen duena.

Galizian ere aspalditik bizi dute arazoa. Hainbesterainokoa da, bertako gobernu autonomoak “moratoria” finkatu behar izan duela proiektuen uholdeari aurre egiteko eta “desmadrea” gutxitzeko. Handik dakargu oso argigarria den artikulu hau.

Azken finean, beraien borroka geurea ere badalako, Oletan eta Izazpin eolikorik EZ!!

%d bloggers like this: