Floreaga Ikastetxea, Udala eta gure taldearen artean antolaturiko ekintza honen bitartez, Azkoitiako hainbat tokietan aurki daitekeen landare inbaditzaile honen hedapena murrizteko urrats bat eman nahi izan dugu.
Floreagako ikastetxeko DBH4ko ikasleak izan dira landare hauen sustraiak ateratzeaz arduratu direnak. Aurretik udaleko brigadak landareak moztu ditu, lana erraztearren, eta inguruko sasiak moztu, ikasleak arazorik gabe landareetaraino heldu zitezen. Azkenik, gure taldeko kideak landare inbaditzaile hauen ezaugarri eta arriskuei buruzko informazioa azaldu dizkiete ikasleei.
Eguraldi beroa eta sargoretxua izan bada ere, ikasleak gogotsu aritu dira eta lan ikaragarria egin dute Izarraitz Lanbide Heziketako eraikinaren aurrealdean zeuden 6 landareen sustraiak ateraz. Lan handia bada ere, hauxe da landare hauekin amaitzeko bide natural bakarra, kimiko arriskutsurik erabili gabe.
Gure herrian hainbat gunetan zabaldurik daude landare hauek eta etorkizunean arazo larri bat izango delakoan gaude. Gizakiaren ekintzek eraldatutako eremuetan erraz ezartzen dira eta hortik oso erraz zabaltzen joaten dira, azkar hazten baitira eta urtero landare bakoitzak milaka hazi sortzen dituelako.
Azkoitian arazoa bere hastapenetan dago. Ekin diezaiogun orain egoera kontrolagarria den bitartean.
Hemen Maxixatzeneko artikulua.