Azkoitia eta Urretxuko lurretan eraiki nahi diren poligono eolikoen proiektuak ez dira ez Euskal Herrian une honetan mahai gainean dauden bakarrak. Nazioarteko testuingurua eta Europatik “erortzen” ari diren miloiak direla eta, enpresa ezberdinek ehundaka eskaerei eman diete sarrera administrazio ezberdinen leihatiletan. Energia berriztagarri honen ustiaketarako aurkezturiko proiektu “berdeak” ordea ez dute espero zuten adostasuna lortu.Irakurtzen jarraitu “Proiektu eolikoak”
Category Archives: HASIERA
Panpa-belarrarekin amaitu
Floreaga Ikastetxea, Udala eta gure taldearen artean antolaturiko ekintza honen bitartez, Azkoitiako hainbat tokietan aurki daitekeen landare inbaditzaile honen hedapena murrizteko urrats bat eman nahi izan dugu. Floreagako ikastetxeko DBH4ko ikasleak izan dira landare hauen sustraiak ateratzeaz arduratu direnak. Aurretik udaleko brigadak landareak moztu ditu, lana erraztearren, eta inguruko sasiak moztu, ikasleak arazorik gabe landareetarainoIrakurtzen jarraitu “Panpa-belarrarekin amaitu”
Basotik Fundazioa
Gipuzkoako Diputazioak denbora zeraman probintziako “basoak” zaindu eta indartzeko tresna bat sortu nahian. Helburu honekin, Aurrekontu irekietan gipuzkoarroi basoak babestuko zituen fundazio bat finantzatzea proposatu zitzaigun. Proiektua gauzatu ondoren Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteak, bere ikuspegia argitaratu du Argian. Hauxe da testua: Ekainaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olanok etaIrakurtzen jarraitu “Basotik Fundazioa”
Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon
Thomas Waitz europarlamentaria eta Jose Ramon Becerra, EQUO Berdeakeko kidea Aurreko albistean esaten genuen moduan aurreko ostiralean, apirilak 8, Thomas Waitz europarlamentari berdea gure eskualdean egon da Lasaoko mendien magaletako “matarrasa” ikusi nahian (zertaz ari garen jakin nahi baduzue, helbide honetan egoera lotsagarri honi buruzko bideoa duzue). Europarlamentaria komunikabideekin egon ondoren gure taldeko ordezkarien eskutikIrakurtzen jarraitu “Thomas Waitz europarlamentaria Lasaon”
Europarlamentari berdeak Euskadin
Thomas Waitz europarlamentaria Datorren astean Thomas Waitz europarlamentari berdeak bisita bat egingo du Euskadira, bertako ingurumenaren egoera ezagutzeko asmoz. Apirilaren 8an eta 9an gure eskualdeko hainbat gune bisitatuko ditu, Lasaoko inguruak adibidez, bertako mendien maldatan egin diren pinutegien mozketak ikusi ahal izateko. Hauxe da bere bisitaren programa. Ikusten den moduan, 8an Otarreko jatetxean bazkari-topaketa batIrakurtzen jarraitu “Europarlamentari berdeak Euskadin”
NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan
Azkenean naturzaleon ahotsa entzun ahal izan da gipuzkoarron erakunde nagusian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, alegia. Gure lurraldeko ingurumenaren erradiografia aurkeztu ahal izan dugu Naturkon erakundearen bitartez. Podemos/Ahal Dugu alderdiaren gonbidapenari erantzunez, Naturkoneko Aitziber Sarobek gipuzkoar ingurumenak aspalditik jasaten ari den egoerari buruzko txosten bat aurkezteko agerraldia egin du apirilaren 1ean. Gure taldeko Iñaki Eizagirre eta AitorIrakurtzen jarraitu “NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan”
Zuhaitz landaketa Madarixan
Larunbat honetan, martxoak 5, Lurgaia Fundazioarekin batera, zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu. Oraingoan Madarixa auzoko lurretan izango da, Otarreko gurutze eta antenara doan bidearen ondoan hain zuzen ere. Bertako jabe batek zaintza-akordioa sinatu berri du Lurgaia Fundazioarekin eta eremu horretan, 3 hektareakoa gutxi gora-behera, bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatuko ditugu. Parte hartuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”
Energia-eredu berriak
Erregai fosilen bazterketarekin energia berriztagarrien ustiaketa masiboa hasi da eta gure inguruan ehundaka proiektu gauzatzeko asmoa dago. Baina trantsizio-aldi honetan hainbat aukera sortzen dira energia berriztagarrien inguruan, eta baita etorkizunerako egokienak izan daitezkeen energia ereduei buruz. Guzti honetaz hitz egingo dute asteazken honetan GoiEnerreko hizlariak. Arratsaldeko 6:30tan hasiko da saioa, Elkargunean. Gonbidatuta zaudete.
Munoaundiko baso eremua
Munoaundiko tontorra, Burdin Aroko herrixkaren kokagunea Azkoitiko Udalak eta Urola Bizirik Natur Taldeak Munoaundiko herri lurretan bertako baso baten garapena eta mintegi baten sorrera hitzartu ondoren, lanei ekin dio gure taldeak. Hektarea bateko eremua da, eguteran dagoena, pistaren ondoan, eta inguru pribilegiatuan: Burdin Aroko herrixka baten aztarnategiaren ondoan, herritik gertu eta azkoitiarrontzat azken bi urteIrakurtzen jarraitu “Munoaundiko baso eremua”
Haize erroten zurrunbiloa
Planetaren eta gizateriaren etorkizuna ziurtatzeko ezinbestekoa da energiaren eredua aldatzea. Energia berriztagarriek hartu behar dute jasangarriak ez direnen lekua. Munduko herrialde eta erakunde gehienek aldaketa honen aldeko apustu garbia egin dute. Baina energia “green” honen aldeko apustua zurrunbilo bihurtzen ari da eta arriskua dago haize hauek energia garbia sortu beharrean beste ondorio batzuk izatea ere.Irakurtzen jarraitu “Haize erroten zurrunbiloa”