Zuhaitz landaketa Madarixan

Larunbat honetan, martxoak 5, Lurgaia Fundazioarekin batera, zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu. Oraingoan Madarixa auzoko lurretan izango da, Otarreko gurutze eta antenara doan bidearen ondoan hain zuzen ere.

Bertako jabe batek zaintza-akordioa sinatu berri du Lurgaia Fundazioarekin eta eremu horretan, 3 hektareakoa gutxi gora-behera, bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatuko ditugu.

Parte hartu ahal izateko ezinbesteko izen-ematea egin beharko da Lurgaia Fundazioan, info@lurgaia.org helbide elektronikoan, ostirala baino lehen. Bertan azaltzen dira argibide guztiak:

9:00 – Lidleko aparkalekuan kotxeak konpartitzeko (MUSUKOA ez ahaztu!).

9:30 – Otarreko aparkalekuan.

Ez ahaztu ere bota eta arropa egokiak eta kantinplora eramateaz.

%d bloggers like this: