Munoaundiko lehen zuhaitz landaketa

Aurreko egunotan tokiko komunikabideetan egindako deialdiari erantzunez hainbat ume, gazte eta heldu elkartu gara Abaraxkan Munoaundiko herri lurretan zuhaitz landaketa egiteko asmoz.

Bertan elkartu ondoren, Munoaundira igo gara material eta landare guztiekin. Goiz freskoa eta lainotsua esnatu bada ere, gogotsu ekin diogu lanari eta 70 zuhaitz inguru eta hazi ugari landatu ditugu goizean zehar.

Helburua kolore guztietako baso bat sortzea denez, espezie askotariko aleak sartu ditugu, adibidez hurritza, astigarra, artea, lizarra, gaztainondoa, eta erramu eta gorostio haziak ere.

Lana Geert Roelsen gidaritzapean egin dugu. Artadi Makintegiko arduradunak hainbat gauzatxo komentatu dizkigu, kontuan hartu beharrekoak.

Lana amaituta utzi dugunean, Abaraxkan elkartu gara hamaiketako bat egiteko eta indarrak berreskuratzeko.

ESKERRIK ASKO parte hartu duzuon guztioi.

Maxixatzenek argazki gehiago eta bideo bat argitaratu ditu.

%d bloggers like this: