Euria, elurbustia, elurra… Denetarik izan dugu gaurkoan!! Baina eguraldia ez bada oso atsegina izan, animoak bero-bero izan ditugu landaketari ekiteko.
Lurgaia Fundazioarekin batera antolaturiko ekitaldian talde polita elkartu gara eta gogo biziz ekin diogu 250 zuhaitz landatzeari, Fundazioaren eskuetan gelditu diren 3 hektareatan. Haritzak, urkiak, elorri beltzak, urritzak… landatu ditugu orain arte pinutegia izandako eremu honetan.
Basoen garrantziaz jabeturik, probintzia osoko jendea bildu da gaur: Donostia, Elgoibar, Azpeitia… Eskerrik asko hurbildutako guztioi!!
Gure begibistan soilduta gelditu diren paisaietan eukaliptoa, kriptomedia, sequoia… sartzen ari direla ikusirik, guk bertako basoaren aldarrikapena egiten dugu, biodibertsitatea mantentzeko ezinbesteko euskarria baita. Kontzientzia zabaltzen ari da eta gero eta gehiago dira beraien lurrak baso bihurturik ikusi nahi dituzten baserritar eta lur jabeak. Gaurko partehartzaileek erakutsi duten gogoa ikusita, ez zaie laguntza eta eskurik faltako urrats hori emateko.
Hemen ekitaldiko argazki batzuk: