NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan

Azkenean naturzaleon ahotsa entzun ahal izan da gipuzkoarron erakunde nagusian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, alegia. Gure lurraldeko ingurumenaren erradiografia aurkeztu ahal izan dugu Naturkon erakundearen bitartez.

Podemos/Ahal Dugu alderdiaren gonbidapenari erantzunez, Naturkoneko Aitziber Sarobek gipuzkoar ingurumenak aspalditik jasaten ari den egoerari buruzko txosten bat aurkezteko agerraldia egin du apirilaren 1ean.

Gure taldeko Iñaki Eizagirre eta Aitor Aldalur ere bertan izan dira, bereziki basogintzari buruz informatzeko eta azken urteotan mendietan ikusten ari garen “sarraskiak” salatzeko.

Hemen duzue agerraldian azaldutako txostena.

Eta hemen agerraldi osoa ikusteko aukera duzue (1:34:50).

Ezinbestekoa iruditzen zaigu Naturkon Elkartea osatzen dugun elkarte guztioi ingurumenaren alde lan egiten dugunon ahotsa Gipuzkoako erakundeetan modu iraunkor batean adierazteko aukera izatea. Gaurko aukera hau etorkizunean izango diren beste askoren lehena izan dadila espero dugu.

%d bloggers like this: