Thomas Waitz europarlamentaria
Datorren astean Thomas Waitz europarlamentari berdeak bisita bat egingo du Euskadira, bertako ingurumenaren egoera ezagutzeko asmoz. Apirilaren 8an eta 9an gure eskualdeko hainbat gune bisitatuko ditu, Lasaoko inguruak adibidez, bertako mendien maldatan egin diren pinutegien mozketak ikusi ahal izateko.
Hauxe da bere bisitaren programa.

Ikusten den moduan, 8an Otarreko jatetxean bazkari-topaketa bat egongo da eta basogintzaren inguruan hitz egingo da.
Eskerrak eman behar dizkiogu Thomas Waitzi egin zaion gonbidapenari erantzuteagatik eta Euskadiko ingurumenaren errealitatea ezagutzeko interesagatik. Ea bisitak ondorio positiboak dituen!!