Baso Biziak Plataformaren deialdiari erantzunez, Gipuzkoako hainbat natur elkartek eta erakundek lurraldeko ibai eta erreken bazterrak garbitzeari ekin diogu. Gu Jausoro-Altzibargo ibaiertzak garbitzen aritu gara. Ez da tarte luzea izan, 150 metro inguru, hamar lagun elkartu baigara. Hala ere, jasotakoa ikaragarria izan da. Laburbilduz, hauxe esan genezake ekintzari buruz: Hona hemen ekintzaren irudiak: Eta hemenIrakurtzen jarraitu “Urola garbitzen”
Category Archives: Kontzientziazioa
Ibai garbiketa
Urola Bizirik Natur Taldea, Basoak Bizirik Plataformaren deialdiari erantzunez, Urolaren zati baten garbiketa egingo du auzolanean hurrengo larunbatean, hilak 24. Gipuzkoako hainbat talde naturzalek eta erakundek ekintza aldarrikatzailea egin nahi izan dugu egun horretan gure lurraldeko ibai-ibilguen egoera penagarria salatzeko. Zoritxarrez oraindik ez dago errotuta gizartean (ezta erakunde askotan ere) ibaiek jokatzen duten paper garrantzitsua.Irakurtzen jarraitu “Ibai garbiketa”
Proiektu eolikoak
Azkoitia eta Urretxuko lurretan eraiki nahi diren poligono eolikoen proiektuak ez dira ez Euskal Herrian une honetan mahai gainean dauden bakarrak. Nazioarteko testuingurua eta Europatik “erortzen” ari diren miloiak direla eta, enpresa ezberdinek ehundaka eskaerei eman diete sarrera administrazio ezberdinen leihatiletan. Energia berriztagarri honen ustiaketarako aurkezturiko proiektu “berdeak” ordea ez dute espero zuten adostasuna lortu.Irakurtzen jarraitu “Proiektu eolikoak”
NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan
Azkenean naturzaleon ahotsa entzun ahal izan da gipuzkoarron erakunde nagusian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, alegia. Gure lurraldeko ingurumenaren erradiografia aurkeztu ahal izan dugu Naturkon erakundearen bitartez. Podemos/Ahal Dugu alderdiaren gonbidapenari erantzunez, Naturkoneko Aitziber Sarobek gipuzkoar ingurumenak aspalditik jasaten ari den egoerari buruzko txosten bat aurkezteko agerraldia egin du apirilaren 1ean. Gure taldeko Iñaki Eizagirre eta AitorIrakurtzen jarraitu “NATURKONen agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretan”
Urola ibaiaren laguntza oihuak
Urola ibaia zoragarria dela esanez hasi behar dut. Bere arroko ibilbide osoa ikusgarria da. Inguru menditsuz eta zuhaitzez jositako eremu horretan animalia ugari bizi da. Bere uretara begiratuz gero, askotariko arrainak ikusiko ditugu, eta ondoko zuhaitzera begiratuz gero, mota guztietako hegaztiak. Baina, tamalez, ez dira horiek ikusten diren gauza bakarrak: deigarrienak gizakiaren zabarkerien ondorioak dira.Irakurtzen jarraitu “Urola ibaiaren laguntza oihuak”
II. Natur Jardunaldiak
Urola bailarako ingurumen eragile bezala, gure jardunbidearen artean naturzaletasuna bultzatzea eta ingurumen arazoei buruzko kontzientziazioa indartzea daude. Helburu honekin, iaz I. Natur Jardunaldiak antolatu genituen, hitzaldi bat eta dokumental baten emanaldiarekin. Aurreikusita genuen zuhaitz landaketa herrikoia ezin izan genuen gauzatu, COVID-19ak ezarritako oztopoengatik. Aurten, II. Natur Jardunaldiak antolatu ditugu, geure baliabide mugatuekin eta era xumeIrakurtzen jarraitu “II. Natur Jardunaldiak”
Izarraitz mendikateari buruzko webgune berria
Iñaki Sareren argazkia, https://urolaturismo.eus-en Aste honetan Xabier Beristain, geografo, irakasle eta mendizaleak web orri zoragarria aurkeztu du Izarraitz mendikateari buruz: http://www.izarraitzmendigunea.eus Mendigune hau sakonago ezagutzeko web bikaina eratu du Xabierrek. Bertan mendikate honi buruzko datu orokorrak emateaz gain, ibilbide ezberdinak zehazten ditu, edota kobazulo batzuen kokapena eta itxura erakusten dizkigu, beti argazki eta bideo ikusgarrienIrakurtzen jarraitu “Izarraitz mendikateari buruzko webgune berria”
Argazki erakusketa Azpeitian
Iñigo Peñaren argazkia Otsailaren 22tik 26ra Azpeitiko Foru Ibilbidea 7ko erakustokian, Urola bailarako ibai eta errekei buruzko argazki erakusketa izango dugu Urola Bizirik Natur Taldeak antolatuta. Irudiak bi multzo handitan banatuta daude: alde batetik, Errezil errekan eta Ibaiederren egindako garbiketaren argazkiak eta, bestetik, Urola ibaiarenak. Guztira, 75 irudi eta bideo labur bat izango dira ikusgai.Irakurtzen jarraitu “Argazki erakusketa Azpeitian”
Ura, giza eskubidea
Gure planetan esistitzen diren bizitza forma guztien jatorria itsasoetan dago. Han sortu zen bizitza, uretan. Likido hau bizitzaren oinarria da eta ezingo genuke bera gabe bizi. Gure organismoaren zati handiena, %70 inguru, ura da. Beraz, gehien bat ura gara. Urtea oso berezia izan da eta oso albiste txarrak ekarri badizkigu ere, urtearen amaieran irakurri dugunIrakurtzen jarraitu “Ura, giza eskubidea”
Astean 5 gramo plastiko jaten ditugu
Albistea ez da berria baina bai oso adierazkorra. World Wildlife Fund (Munduko Natura Funtsa) 2019ko ekainean jakitera eman zuenez, plastikoz inguratuta bizi gara eta, konturatu gabe bada ere, plastikoa jaten ari gara egunero. Albiste tristea eta kezkagarria aldi berean. 1950. hamarkadatik aurrera plastikoa hedatzen hasi zenetik material honen benetako inbasioa pairatzen ari gara. Ingurune guztiakIrakurtzen jarraitu “Astean 5 gramo plastiko jaten ditugu”