II. Natur Jardunaldiak

Urola bailarako ingurumen eragile bezala, gure jardunbidearen artean naturzaletasuna bultzatzea eta ingurumen arazoei buruzko kontzientziazioa indartzea daude. Helburu honekin, iaz I. Natur Jardunaldiak antolatu genituen, hitzaldi bat eta dokumental baten emanaldiarekin. Aurreikusita genuen zuhaitz landaketa herrikoia ezin izan genuen gauzatu, COVID-19ak ezarritako oztopoengatik. Aurten, II. Natur Jardunaldiak antolatu ditugu, geure baliabide mugatuekin eta era xume batean, baina gure helburuei trinko eutsi nahian. Horrela, bi hitzaldi eta argazki erakusketa bat prestatu ditugu:

  • Azaroaren 17an, Azkoitiko Elkarguneko aretoan, arratsaldeko 7etan, Aitor Larrañaga biologo eta EHUko irakaslearen hitzaldia: “Eukaliptoaren eragina gure lurretan”.
  • Azaroaren 20 eta 21ean, argazki erakusketa Azkoitiko Kontzejupen, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
  • Azaroaren 25ean, Azpeitiko azoka gaineko aretoan, arratsaldeko 7etan ere, Lurgaia Fundazioa eta Baso Biziak Plataformaren aurkezpenak.

Ekitaldi interesgarriak izango direlakoan, bertaratzera animatzen zaituztegu.

%d bloggers like this: