Ezkur ereintza

Aurreko asteotan jasotako ezkurrak ereiteko aukera izan dugu Azkoitiko baratzeen gunean. Udalaren baimenaz, bertan ia erabilpenik gabe zeuden haztegietan erein ditugu aurreko asteotan Loiolan jasotako haritzen ezkurrak eta Gipuzkoako beste gune batzuetan jasotako ametzenak ere.

Hemendik aterako diren zuhaitzak beste eremu batzuetan landatuko ditugu beranduago, bertako basoen azalera handitzeko asmoz. Helburu honetan laguntzaile moduan dugu Lurgaia Fundazioa, Gipuzkoan lehen urratsak ematen ari den elkartea, baina oso emaitza arrakastatsuak lortu dituena Bizkaian, non Urdaibaiko Biosfera Erreserban Undabasoko hariztian lanketan ari den, etorkizunean probintziako harizti handiena izango dena.

%d bloggers like this: