Azkarateko planta: bileratik ateratako ondorioak

Maiatzaren 28an izandako “Ikuspegi ezberdinen mahaigaineratzea”-ren ondoren idatzitako testu honetan parte hartzaile ezberdinok erabili genituen argumentu nagusiak jasotzen ditugu. Hauek izan ziren: 1) Instalazio ugari daude: IHOBEko (Sociedad Pública de Gestión Ambiental, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia) ordezkariek adierazi zuten horrelako 60 instalazio daudela Euskadin. 2) Ez dira behar: Administrazioko erakundeIrakurtzen jarraitu “Azkarateko planta: bileratik ateratako ondorioak”

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzak 22, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da. Egun Euskadiko biodibertsitatearen arrisku handienetarikoa eukaliptoen landaketak dira. Azpian gai honen inguruan Naturkonek, Gipuzkoako Talde Naturzaleen Elkarteak, argitaratu duen testua eta bideoa ikus ditzakezue. Biodibertsitatea babesteko, eukaliptoak… Australiara! Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun bizi dugun krisialdi ekologiko globalaren arrazoi eta ondorio nagusia da biodibertsitatearen galera,Irakurtzen jarraitu “Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna”

Arbigideak azken egunetan ikusi den sugeari buruz

Atzo, igandea, suge bati buruzko informazioa eman zuen Maxixatzenek. Eskulapio deritzo sugeari, eta colubridae familiakoa da. Zamesis longissima da bere izen zientifikoa.  Euskal Herrian Kantaurialdean ikus daiteke gehienbat, baso mistoetan, hariztietan eta sastrakadietan, baina Europako beste hainbat herrialdetan ere ikus daiteke, hala nola Frantzian, Suitzan edota Polonian.  Eskulapio sugeak luzeak izan ohi dira, normalean 140 zentimetro eta 170 zentimetro bitartekoak.Irakurtzen jarraitu “Arbigideak azken egunetan ikusi den sugeari buruz”

AMA LURRAren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da. Horrela izendatu zuen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2009an. Eta honela zion izendapen ebazpenak: (…) “Lurra eta bertako ekosistemak gure etxea direla onartuta, eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien behar ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen arteko oreka justua lortzeko, naturarekiko eta Lurrarekiko harmonia sustatu behar dela sinetsita, Aitortuta, halaber,Irakurtzen jarraitu “AMA LURRAren Nazioarteko Eguna”