Azkarateko planta: bileratik ateratako ondorioak

Maiatzaren 28an izandako “Ikuspegi ezberdinen mahaigaineratzea”-ren ondoren idatzitako testu honetan parte hartzaile ezberdinok erabili genituen argumentu nagusiak jasotzen ditugu. Hauek izan ziren:

1) Instalazio ugari daude:

IHOBEko (Sociedad Pública de Gestión Ambiental, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia) ordezkariek adierazi zuten horrelako 60 instalazio daudela Euskadin.


2) Ez dira behar:

Administrazioko erakunde eta arduradunek BI aldiz adierazi dute ez direla behar:

  • Ingurumen eta Lurralde politika sailak, Larke enpresa sortu baino urtebete lehenago argitaraturiko dokumentuan:

Plan de Prevención y Gestión de Residuos de la CAPV 2020 -Revisión Intermedia- (2018ko maiatzaren 1ean)

3.2.2 Residuos de construcción y demolición:

Desde la aprobación del Plan se han autorizado 2 nuevas instalaciones fijas de RCD en Gipuzkoa, una en Araba, zonas en las que se había diagnóstico déficit de capacidad instalada, además de una planta fija en Bizkaia. Adicionalmente se ha autorizado para el tratamiento de RCD a 8 plantas móviles. Con estas instalaciones, la capacidad de valorización y eliminación de RCD en la CAPV es considerada suficiente.

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzarako sailburuak, Zaldibargo hondamendiaren ondoren.

2020ko martxoaren 4ko agindua:

(…) “Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) (EHZ kodeak: 170101, 170102, 170103, 170107, 170904): gaur egun, tratamendu-instalazio finkoetan nahikoa gaitasun dago EAEn sortzen diren EEH guztiak balorizatzeko.” (…)


3) DOTen kontra doa:

GuraSOSeko ordezkariak (Joseba Belaustegi -eskerrik asko zure ekarpen zorrotz eta zuzenengatik-) adierazi zuen benetan horrelako instalazioen beharra egongo balitz Eusko Jaurlaritzak diseinaturiko DOT (Directrices de Ordenación Territorial– euskaraz LAG, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) plangintzatan azaldu beharko zirela… eta ez daude. Beraz, udalek ezingo zuten bere gain hartu proiektu hauek aurrera ateratzeko eskumena, DOT-etan hauen beharra adierazita ez dagoen bitartean.

Ingurumen, Lurralde plangintza eta Etxebizitza Sailaren webean hauxe irakur daiteke:

“Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aurkakoak diren Lurralde-plan Sektorialetako zehaztapenak baliogabeak izango dira. Horrela, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak lehenesten dira, ondoren Lurralde-plan Partzialak hartuko Lurralde-plan Sektorialak”

“Lurralde-antolamendua gailentzen da hirigintza-antolamenduaren aurrean: gatazkarik izango balitz, lurralde-antolamendurako tresnetan ezarritako zehaztapenak lehenetsiko dira hirigintza arloko antolamendu eta plangintzarako zehaztapenetan ezarritakoaren aurrean”.


4) Errentagarritasuna kolokan:

Instalazio asko daude eta planta berriek esistitzen direnen errentagarritasuna kolokan jar dezakete. Horrela adierazi du administrazioak:

Plan de Prevención y Gestión de Residuos de la CAPV 2020:

“… habrá que promover que las instalaciones existentes alcancen su pleno rendimiento para evitar su cierre por falta de rentabilidad…”

Hondakinei eman beharreko erantzuna ez doa instalazio berriak irekitzearen bidetik baizik eta esistitzen direnak era egokienean funtzionatzeagatik baizik.


5) Planta inefizientea:

Larkek proposatzen zituen instalazioak ez ziren efizienteak izango, ez baitute Euskadin esistitzen diren beste instalazioetan erabiltzen duten makinera potentea. Beraz, helburua birziklatzea balitz, ez lukete beste batzuk birziklatzen duten bezainbeste birziklatuko.


6) Gaindimentsioa:

a- Gaindimentsionatuta zegoen Azkoitian sortzen diren “obra handietan” sorturiko hondakinekiko. Horrela frogatu dute bileran parte hartu duten beste ordezkari batzuk Udaleko erregistroko datuak kontsultatu ondoren.

b- Gaindimentsionatuta zegoen Azkoitian (eta Urola Erdiko Mankomunitatean) sortzen diren “obra txikietan” sorturiko hondakinekiko. Gipuzkoan 2017. urtean 16.380 tona sortu ziren “obra txikietan” (Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra). Instalazio hauetan 183.000 tona kudeatu nahi ziren.

c- Gaindimentsionatuta zegoen Azkoitian (eta Urola Erdiko Mankomunitatean) ditugun eraikuntzekiko. Urola Erdiko Mankomunitatean Gipuzkoa osoko %4,33 etxebizitzak ditugu (EUSTAT, 2019/10/17) eta instalazio honek EEH guztien %40 inguru kudeatu nahi zituen.

d- Gaindimentsionatuta zegoen Azkoitian (eta Urola Erdiko Mankomunitatean) dugun biztanleriarekiko. Mankomunitateak Gipuzkoako biztanleriaren %4,6 suposatuz (EUSTAT, 2019/10/17), Gipuzkoako EEH guztien %40 inguru kudeatu beharko lituzke.


7) Ez du gertutasunaren printzipioa betetzen:

Instalazioak ez zuen betetzen “gertutasunaren” printzipioa, Administrazioak finkatzen duen moduan:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduaren Zuzenbideko Oinarrien d puntua (2020/03/04):

d- Gainera, aipatutako 22/2011 Legearen 7., 8. eta 9. artikuluetan, hondakinen politikaren eta administrazio –eskumenen lehen hiru printzipioak islatzen dira: “giza osasunaren eta ingurumenaren babesa”, “hondakinen hierarkia” eta “autosufizientzia eta hurbiltasuna”. Beraz, EAEko ingurumen-organoak, bere eskumenak exekutatzean, printzipio horiek betetzen direla zaindu behar du. Horretarako, hondakinak hurbilen dauden instalazio egokietan kudeatzea lehenetsiko du, ingurumenaren eta osasun publikoaren babes-maila handia ziurtatzeko teknologia eta metodo egokienak erabiliz.

Beraz, ingurumenaren ardura duen erakundeak berak adierazten du horrelako instalazioak hondakin gehien sortzen diren guneetatik gertu eraiki behar dira. Larkeren instalazioak ez zuen printzipio hau betetzen. Gainera, ez litzateke gertu egongo ere bere material birziklatuak kontsumituko lituzketen enpresetatik ere.


8) Benetako planifikazio baten eza:

Proiektuari emandako ingurumen inpaktuaren ebazpenak eta aurretik adierazitako desegokitasun guztiek erakusten digute ez dela esistitzen inongo lurralde antolaketa egokirik. Hau da, ez dela lurralde plangintza koordinatu, tekniko, ingurumena benetan babesten duena esistitzen, ez Gipuzkoan, ezta Euskadin ere.

Administrazioak enpresarien proposamenei erantzuten die hauek eskaera egiten dutenean. Beraz, Euskadin aurkitu daitezkeen 60 instalazio horiek EZ dira ondo planifikatu. DOT (Directrices de Ordenación del Territorio) plangintzatan ez badago jasota hauen beharra, eraiki direnak irizpide garbirik gabe eraiki dira. Ez dira kontutan hartu beharrak, ezta kokapenak, ezta hondakin sortzaile guneekiko distantziak… Normala da, beraz, planifikatu gabeko “mapa” hau kexak sortzea erabiltzaileen artean.

Plangintza falta honen adibide garbia Diputazioak Lapatxeko EEH plantaren proiektuari emandako ezetza da. Zein dira arrazoi zuzenak? Ba, hondakin mota hauek ez direla Mankomunitatearen eskumena. Baina aldi berean begi onez ikusten ditu Debagoieneko eta San Markoseko mankomunitateetan horrelako EEH planta mugikorren instalazioetarako aurrera eman nahi dituzten proiektuak.

Lapatxen onartuta dagoen proiektua Mankomunitateko gremioek adierazten dituzten zailtasunei eta arazoei aurre egiteko guztiz dimentsionatuta dago.

Gipuzkoako Hiri-Hondakinak kudeatzeko 2019-2030 plan orokorra:

6.4.3.3.2 Proposatutako jarduerak

Ezarritako helburuen arabera, honako hauek izango dira lehentasunezko korronteak:

EEH: hondakin-zatiki honen kudeaketan bide luzea dago egiteko. Nabarmendu egin behar da Lurraldeko hainbat gunetan hondakin-mota horren tratamendurako instalazioen premia estali gabe dutela. Hori gakoa da ezarritako helburuak lortzeko. Zentzu horretan, hondakin ez-arriskutsuen zabortegiak dituzten mankomunitateek, hau da, San Marcosek eta Debagoienak, EEHen tratamendurako instalazio mugikorrak instalatzeko aukera balioetsi dute. Halaber, instalazio horiek EEHen kudeaketa sustatu beharko lukete lehendik dauden instalazioen bidez, haiek isurtzea zigortuz.


9) Ingurumena negozio bihurtu da:

Administraziotik (IHOBE) hondakinak, “arazo anbientala”, “merkatu oportunitatea” bilakatu dela adierazi zaigu. Hitz gutxitan esanda, ekonomia ingurumenaren gainetik kokatu dela. Errentagarritasun eta etekin ekonomikoa beste irizpide batzuen gainetik kokatu dela, alegia. Ingurumenaren babesa ziurtatu behar duen erakunde batetik esan zaigu hau. Tristea.


10) “Prozesu publikoari” buruzko zalantzak:

Azkarateko auzotarrek eta instalazioetatik gertuen bizi diren baserritarrek (100 metro ingurura batzuk), ez dute proiektuaren berririk izan albistea komunikabideetan azaldu zen egunera arte. Beraz, prozesua ez da “publikoa” izan legeak adierazten duen moduan.

Larkeri Ingurumen Administrazioaren zuzendariak emandako ebazpenak hau dio:

“Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluak ezarritakoari jarraituz, 2019ko abenduaren 16an, ingurumen-organoak kontsulta egin zien proiektuaren eraginpeko administrazio publikoei zein interesdunei, aipatutako proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazte aldera”.

Auzotarrek adierazi dutenez, EZ zaie kontsultatu. Eta “pertsona interesdunak” direla ezin da ukatu, horietako batzuk instalazioetatik 100 metro ingurura bizi badira eta instalakuntzek bere sailetan eragin zuzena izango zutela ikusirik.

Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Artículo 4. Concepto de interesado.

1. Se consideran interesados en el procedimiento administrativo:

b) Los que, sin haber iniciado el procedimiento, tengan derechos que puedan resultar afectados por la decisión que en el mismo se adopte.

c) Aquellos cuyos intereses legítimos, individuales o colectivos, puedan resultar afectados por la resolución y se personen en el procedimiento en tanto no haya recaído resolución definitiva.

Gehiago oraindik:

Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de evaluación ambiental:

Artículo 9. Obligaciones generales.

3. Con el fin de garantizar la participación efectiva, los trámites de información pública, y de consulta a las Administraciones Públicas afectadas y a las personas interesadas regulados en esta ley, se efectuarán por vía electrónica y mediante anuncios públicos u otros medios apropiados que garanticen la máxima difusión a la ciudadanía dentro de los municipios afectados y los colindantes.

Arrazoi hauengatik adieraz genezake prozesua ez dela benetan gardena eta publikoa izan.


11) Korrespontsabilitatea eta gobernantza:

IHOBEko ordezkariek faktore garrantzitsu bat adierazi dute: korrespontsabilitatea. Hau da, gai honetan eragile asko daude inplikatuta: kontsumitzaileak, kudeatzaileak, administrazioa… eta interes ezberdin asko hartu behar dira kontutan. Horregatik guri instalakuntza mota hauen beharra antzemango balitz, soluzioa eragile guztien artean hartu behar dela iruditzen zaigu.

Herritarrok Erkidego Autonomoek prestatzen dituzten plangintzetan parte hartzea sustatzen du legeak.

Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente (incorpora las Directivas 2003/4/CE y 2003/35/CE).

Artículo 3. Derechos en materia de medio ambiente.

2) En relación con la participación pública:

a) A participar de manera efectiva y real en la elaboración, modificación y revisión de aquellos planes, programas y disposiciones de carácter general relacionados con el medio ambiente incluidos en el ámbito de aplicación de esta Ley.

Artículo 17. Planes y programas relacionados con el medio ambiente.

1. Las Administraciones públicas asegurarán que se observan las garantías en materia de participación establecidas en el artículo 16 de esta Ley en relación con la elaboración, modificación y revisión de los planes y programas que versen sobre las materias siguientes:

a) Residuos.

b) Pilas y acumuladores.

c) Nitratos.

d) Envases y residuos de envases.

e) Calidad del aire.

f) Aquellas otras materias que establezca la normativa autonómica.


Azken finean, aipaturiko arrazoiengatik, ikuspegi ezberdinetatik adieraziak, ez zuen inongo zentzurik hondakin ez arriskutsuen balorizazio planta Azkaraten (edo Azkoitiko beste toki batean) eraikitzea.

UROLA BIZIRIK Natur Taldea

Ingurumen osasuntsu baten alde lanean

%d bloggers like this: