Iñaki Sareren argazkia, https://urolaturismo.eus-en
Aste honetan Xabier Beristain, geografo, irakasle eta mendizaleak web orri zoragarria aurkeztu du Izarraitz mendikateari buruz: http://www.izarraitzmendigunea.eus
Mendigune hau sakonago ezagutzeko web bikaina eratu du Xabierrek. Bertan mendikate honi buruzko datu orokorrak emateaz gain, ibilbide ezberdinak zehazten ditu, edota kobazulo batzuen kokapena eta itxura erakusten dizkigu, beti argazki eta bideo ikusgarrien laguntzaz. Arrano bat izango bagina zeharkatuko ditugu bertako bide eta tontor nagusiak. Txundigarria!!
Hemendik aurrera bertara igotzeko asmoa duten guztientzat ezinbesteko kontsulta-gunea izango dela iruditzen zaigu. Bertan jada ibiltzen direnentzat bide edo tontor berriak ezagutzeko aukera eskaintzen die, eta lehen aldiz bertara hurbiltzeko asmoa dutenentzat, Kontserbazio Bereziko Gune honek duen ikusgarritasuna hautemateko lehen aukera. Zorionak Xabier egindako lanagatik!!
Adibide moduan, azpian txertaturiko bideoan, agian bertako tontor nagusietara igotzeko modu errezena eta ezagunena aurkezten du Xabierrek: