Iñigo Peñaren argazkia
Otsailaren 22tik 26ra Azpeitiko Foru Ibilbidea 7ko erakustokian, Urola bailarako ibai eta errekei buruzko argazki erakusketa izango dugu Urola Bizirik Natur Taldeak antolatuta.
Irudiak bi multzo handitan banatuta daude: alde batetik, Errezil errekan eta Ibaiederren egindako garbiketaren argazkiak eta, bestetik, Urola ibaiarenak. Guztira, 75 irudi eta bideo labur bat izango dira ikusgai.
Erakusketan, ibai eta errekek jasaten dituzten erasoak azaleratzen dira. Biodibertsitate handiko guneak izanda, ezinbestekoa dugu ibaia ezagutu, jasaten duen erasoaz kontzientziatu eta kontserbatu, gaur egungo eta datozen belaunaldien onerako. Urola ibaia, zaindu beharreko altxorra dugu!
Otsailaren 22tik 26ra, arratsaldeko 6:00etatik 8:00ak arte bertaratu ahal izango zarete.