Koronabirusaren krisiaren ondoren normaltasun berri batera itzultzeko, Fridays for Future, Alianza por el Clima eta 2020 Rebelión por el Clima elkarteek hainbat ekimen birtual abiaraziko dituzte, klima-justizia lortzeko ezinbestekoak diren neurriei laguntzeko. Zuzenki erlazionatuta azkoitiarrok momentu honetan pairatzen ari garen kezkarekin, Azkarateko hondakin plantarena hain zuzen ere.
Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izan behar dela adierazten dute erakundeek baterako agiri batean
Apirilaren 24an, ostiralean, goizean zehar, bideo-kanpaina bat zabalduko da, COVID-19aren krisiaren ostean normaltasun berri batera itzultzeko klima-justizia bultzatzeko neurri saihestezinen alde.
Apirilaren 24an, gauean, 22:00etatik aurrera, sare sozialen bidez argitaratu eta zabalduko den soinu eta itzalak balkoietatik proiektatuz burutuko den manifestazio bat sustatzen dute elkarteek.