Hondakinen kudeaketa iruzurra da

Ecoembes enpresa gezurretan ari da

Greenpeace talde ekologistak txosten gogor bat argitaratu berri du Espainiako Ecoembes enpresari buruz. Enpresa hau Estatuko hondakinak jasotzeaz arduratzen da ondoren “birziklatzeko” asmoz. Hau da, Kudeaketa-Sistema Integratuaren bitartez, enpresak hondakin guzti horiek kudeatzen ditu, ekoizle, administrazioa eta kontsumitzaileen arteko lotura moduko bat eginez.

Baino arazo “txiki” bat dago, Greenpeacek agerian uzten duen moduan: Estatuan ekoizten diren plastiko ontzien %25 besterik ez da birziklatzen ari!! Guztiok birziklatzeagatik ordaintzen ari garen tasa enpresaren etekinak potoltzera doaz, baina helburua bete gabe gelditzen da.

Aski dela esatearen ordua heldu da. Irakur ezazu Greenpeacen txostena bere webean eta parte hartu ezazu egoera salatzeko antolatu duen kanpainan, Ecoembesen gezurrak ez dituzula jada onartzen adierazteko. Hemen duzu kanpainaren esteka.

Azpian Greenpeacek argitaratu duen txostena deskargatzeko aukera duzu (gazteleraz da):

Gai honetan sakondu nahi baduzu, hemen Ecoembesen datuei buruzko beste artikulu bat.

%d bloggers like this: