Eukalipto-landaketen ingurumen-eragina EAEn eta inguruetan

Azken urteotan eukaliptoen landaketek izugarrizko hedapena hartzen ari dira Euskadiko lurretan. Egurzaleen, eta baserritar batzuen, iritziari kontrajarririk, naturzaleok jarduera honek gure zoru eta biodibertsitatean kalte izugarriak sortzen dituelakoan gaude. Jada Espainiako gobernuak espezie hau inbaditzaile bezala izendatu zuen baina ez du bere landaketa debekatu industrian duen interes komertzialagatik.

Eusko Legebiltzarraren ekimenez eta Natur Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek txosten bat argitaratu zuten 2020ko urtarrilean. Bertan sakonki aztertzen da zein diren eukaliptoen landaketaren eraginak eta, aurretik esan dugun moduan, kezkagarriak dira. Aipamen labur bat egiteko asmoz, hauxe dio txostenak 35. orrialdean:

Emaitzek argi eta sistematikoki adierazten dute eukaliptoen ingurumen-eragin negatiboa. Aurkitutako emaitzak bildu ditugun ia 30 aldagaietatik, ia ez dago eukaliptoek ingurumen-eragin positiborik duenik“.

Txostena lasaitasunez irakurtzera gonbidatzen zaituztegu gai honen benetako dimentsioa ezagutzeko. Denborarik ez baduzue, ondorioak 35-37. orrietan daude jasota.

Euskarazko eta gaztelerazko bertsioak txertatuta dituzue hementxe.

%d bloggers like this: