Mintegiak prestatzen

Udazkena zuhaitzak biluzten diren garaia da baina aurten, jasaten ari garen tenperatura altuekin, oraindik ez dituzte beraien hostoak galdu. Denbora bat beharko dugu oraindik orbela zapaltzeko.

Dena den, gure taldean hasiak gara jada neguan egiten ditugun landaketak prestatzen eta, horretarako, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen laguntzaz, gune egokien prestatze-lanetan ari gara. Alde batetik, Azkoitiko udalari esker lurra eskuratu dugu Munoaundin dugun mintegia osatzeko. Bestalde, Azpeitiko udalak Madalena auzoan dugun eremuan bi bankal jarri dizkigu gure mintegia kondizio hoberenetan eman dezagun.

Momentu honetan Azkoitiko herri baratzetan 400 landare inguru ditugu, gehienbat haritzak, baina baita ametz batzuk ere. Azpeitian baita landare ugari ditugu, gehienbat haritzak.

Bi gune hauetan mintegiak osatzeko egin beharreko lanekin jarraituko dugu eta, laster, laguntza eskatzeko deialdia egingo dugu, lur ugari mugitu behar baita. Ondoren, neguan, bertan sartuko ditugu jasota ditugun hainbat hazi eta ezkur. Horretarako ere deialdi irekia egiteko asmoa dugu, ea horrela, denon artean, gure inguruak zuhaitz ederrez estali eta berdetzen ditugun.

Azpeitiko mintegiko bankalak, Udalak emandakoak.

%d bloggers like this: