Ostiral honetan, 19:00etan Baztartxon
Orain bi urte estreinatu zen “Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala Goierriko Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On produkzioak egina.
90 antzokitan proiektatu ostean, 7000 ikusle baino gehiagok ikusi dute eta Estatu Batuetan zein Euskal Herrian sariak irabazi ditu. Eta Europako Natura 2000 leihaketarako finalera iritsi da, 26 proiekturekin batera. Saririk lortu ez arren, Bruselako ekitaldian online parte hartu zuen zuzendarietako batek eta ekitaldia dokumentalean oinarritutako bideokliparekin amaitu zen.
Beraz, arrazoi ugari daude dokumentala ikustera joateko, saritutako kalitatea eta natura kontserbatzearen aldeko mezua, besteak beste.
Landarlan Ingurumen Elkarteko kidea den Edurne Huesa eta Aloña Jauregi, zuzendarietako bat, etorriko dira dokumentala aurkeztera eta emanaldiaren ondoren ikusleen galderak erantzutera.