Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak

Martxoan antolatu izan dugun I. Ingurumen Jardunaldien protagonista basoa izan da. Aitzitik, ez du hasiera ona izan COVID 19aren agerpenarekin ekitaldi bakarra bete dugulako (“Bertako basoen berreskurapena” hitzaldia, Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru adituen esku). Besteak ezeztatu egin behar izan ditugu zuhurrak nahi izan dugulako inoren osasuna arriskuan jarri gabe.

Gertaera honek ez du gure taldeak ingurumen gaietan biztanleria sentsibilizatzeko duen grina itzaldu eta horregatik hurrengo urtean ere beste jardunaldi batzuekin itzuliko gara.

%d bloggers like this: