#GeraZaitezEtxeanEzIsilik
Pozik gaude azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugulako, lehen sektoreko erabile nagusien eta hainbat herri-eragileen artean (300 baino gehiago).
Azokak babesten ditugunean baserritarrak babesten ari gara, euren lanari balioa emanez, besteak beste prezio justu bat ordainduz. Zer jaten ari garen ezagutzeko aukera baitugu ekoizlearekin dugun zuzeneko harremanen bidez. Bertako produktuen salerosketa lehenetsi behar dugu, ingurumenarekiko errespetuzko ekoizpen eta kontsumoaren alde.
Apirilaren 17a Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna dela aprobetxatuz, EHkolektibotik, baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarrikapena egiteko gonbitea luzatzen zaigu. Adibidez argazki bat atera dezakezue bertako produktuak erosiz azokan, denda txikiren batean, zuzenean baserritarrei edo antzeko ekintza batean.
Ondoren argazkiak Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu mezurekin eta Via Campesinak proposatzen duen traola (#GeraZaitezEtxeanEzIsilik) erabiliz sare sozialetara igotzea eskatzen dizuegu. Bestelako egitasmoak ere ongi etorriak izango dira: bertsoak, mezuak, irudiak,…
#GeraZaitezEtxeanEzIsilik
#goranekazarienborroka #elikaduraburujabetza #SOSNekazariak