Aurten ezin izan da Erreka Eguna ospatu Legazpian Covid19a dela eta. Gure bailarako herrietan ospatzen diren antzeko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izan ditugu aurten baino hurrengoan, normaltasuna nagusitzen bada, indar gehiagorekin itzuliko gara.
Gogoratu ere Azpeitian Udalak enpresa baten esku utzi duela Errezil errekaren eta Ibaiederren garbiketa. Eguraldia lagun, laster ekingo zaio eta denbora gutxi barru bi erreka hauen arroa plastikoz eta beste hainbeste hondakinez garbirik ikusteko aukera izango dugu.
Baina gogoratu: ibaiak eta errekak ez dira bakarrik zikintzen. Guztion ardura da hauek garbirik mantentzea!!