Egino errekaren egoera salatu du Eguzkik

Eguzki talde ekologistak Maxixatzenen Egino errekaren egoera salatu du, hondakinez beteta baitago. Zoritxarrez gure ibai eta erreken egoera kaxkarra da, azken urteotan uraren kalitateak gora egin badu ere. Oraindik bertan egoten zen bizitza berreskuratu behar dute eta, bereziki, inguruan bizi garenok hobeto zaindu behar ditugu.

Geu ere arazoaz oso ondo jabetu ginen martxoan Katuin errekaren garbiketa egin genuenean. Ah zer hondakin pila atera genuen!! Ezin daiteke inolaz ere onartu gure arroak zabortegi bihurtzea. Ezin daiteke onartu gutxi batzuen jokabide okerragatik gure ibai eta errekak, eta itsasora edota urtegietara joango diren urak, egoera penagarri honetan uztea. Azken finean, naturak erakusten digu guzti hau gure kalterako izango dela.

Hemen duzu Maxixatzeneko artikulua.

%d bloggers like this: