Ezkur bilketa

Ikasturte honetan Urola Erdiko ikastetxeetako ume eta gazteek Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan aurrera eramango duten Basoak Ernatzen proiektua gauzatzeko ezinbestekoa zen ezkurrak izatea. Beraz, ezkur bilketa egin dugu Gipuzkoako basoetan eta hemen emaitza.

Laister ikasleek ezkur hauek beren proiektuan erabiliko dituzte, ernaltze prozedura ezberdinak praktikan jarriz. Guztiak ez bada, gehienak ernaltzea espero dugu, gure betiko basoak berreskuratzeko beharra dago eta. Proiektua ernalduriko zuhaitz guzti horiek eremu ezberdinetan landatuz amaituko da.

Zorte on eta animo proiektua gauzatuko duzuen guztioi: irakasle, ikasle, guraso…

%d bloggers like this: