Aurreko asteartean gure taldeko bi kidek salaketa sartu zuten Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan, Donostian duen egoitzan. Salaketa egitea ez da gauza arina, prozedura administratibo konplexu bat hasten delako, denbora luzea iraun dezakena. Halere, Urola Bizirik Natur Taldeak, egoeraren larritasunaz kezkatuta eta zer dimentsio hartzen ari den ikusita, zuzenean Fiskaltzara jotzea erabaki du. Salaketak Azkoitian dagoen jardueraIrakurtzen jarraitu “Salaketa Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan”
Category Archives: Kontserbazioa
Aurten erreka egunarik ez Legazpian
Aurten ezin izan da Erreka Eguna ospatu Legazpian Covid19a dela eta. Gure bailarako herrietan ospatzen diren antzeko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izan ditugu aurten baino hurrengoan, normaltasuna nagusitzen bada, indar gehiagorekin itzuliko gara. Gogoratu ere Azpeitian Udalak enpresa baten esku utzi duela Errezil errekaren eta Ibaiederren garbiketa. Eguraldia lagun, laster ekingo zaio etaIrakurtzen jarraitu “Aurten erreka egunarik ez Legazpian”
Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan
NATURKONek, Gipuzkoako Natur eta Ekologista taldeen koordinakundea, Gipuzkoako ehiza-kontseiluan izandako bileraren ondoren argitaraturiko prentsa-oharra. Urtean behin ehiza-kontseilua deitzen du Gipuzkoako Aldundiak. Bilera horren helburu nagusia izaten da urtero onartu behar den Ehiza-Agindua eragile ezberdinekin partekatzea, aurtengo bileran garrantzia berezia hartu badu ere basurdeen ugaritzeak landa eremuan eragin dituen kalteen kudeaketak. Bilera horretara deitzen dituzte AldundikoIrakurtzen jarraitu “Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan”
Babestuta: Hondakin plantari buruzko dokumentazioa
Ez dauka laburpenik, pasahitza behar duen bidalketa babestua baita.
Askotariko hondakin ez arriskutsuen planta
Atzokoa konfinamenduko beste egun bat izango zela zirudien baino guztiz kontrakoa suertatu zen. Bizitzen ari garen egoera lazgarri honetan albiste batek goizean goiz geure belarriak kolpatu zituen. Diario Vasco egunkariak, Gipuzkoako atalean, titular hauxe zekarren: “Luz verde a una planta de valoración de residuos industriales en Azkoitia”. WhatsAppak su hartu zuen. “Baino, zer arraio daIrakurtzen jarraitu “Askotariko hondakin ez arriskutsuen planta”
Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak
Martxoan antolatu izan dugun I. Ingurumen Jardunaldien protagonista basoa izan da. Aitzitik, ez du hasiera ona izan COVID 19aren agerpenarekin ekitaldi bakarra bete dugulako (“Bertako basoen berreskurapena” hitzaldia, Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru adituen esku). Besteak ezeztatu egin behar izan ditugu zuhurrak nahi izan dugulako inoren osasuna arriskuan jarri gabe. Gertaera honek ez du gureIrakurtzen jarraitu “Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak”
Isurketa ilegalak
Aurreko hilabetean gune batzuetan topatu ditugun isurketa ilegalen jarraipena egiten izan gara eta horren berri eman diogu Udalari.