Arartekoaren erakunde-adierazpena Ingurumenaren Munduko Egunean Ararteko erakundeak bat egin nahi du Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. 2020. urtean helburu jakin bat du: ekintzarako deia egitea, espezieen galera azkarraren eta haien habitatak andeatzearen aurka borrokatzeko. Planeta honek biosfera zoragarria du eta bertan 8 milioi espezie mota daude banatuta. Adituek diotenez, animalien eta landareen milioi bat espezie daude galtzekoIrakurtzen jarraitu “Bioaniztasuna galtzearen kontrako beste txertoa. Naturaren garaia.”
Author Archives: UROLA BIZIRIK Natur Taldea
Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna
Gaur, maiatzak 22, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da. Egun Euskadiko biodibertsitatearen arrisku handienetarikoa eukaliptoen landaketak dira. Azpian gai honen inguruan Naturkonek, Gipuzkoako Talde Naturzaleen Elkarteak, argitaratu duen testua eta bideoa ikus ditzakezue. Biodibertsitatea babesteko, eukaliptoak… Australiara! Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun bizi dugun krisialdi ekologiko globalaren arrazoi eta ondorio nagusia da biodibertsitatearen galera,Irakurtzen jarraitu “Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna”
Arbigideak azken egunetan ikusi den sugeari buruz
Atzo, igandea, suge bati buruzko informazioa eman zuen Maxixatzenek. Eskulapio deritzo sugeari, eta colubridae familiakoa da. Zamesis longissima da bere izen zientifikoa. Euskal Herrian Kantaurialdean ikus daiteke gehienbat, baso mistoetan, hariztietan eta sastrakadietan, baina Europako beste hainbat herrialdetan ere ikus daiteke, hala nola Frantzian, Suitzan edota Polonian. Eskulapio sugeak luzeak izan ohi dira, normalean 140 zentimetro eta 170 zentimetro bitartekoak.Irakurtzen jarraitu “Arbigideak azken egunetan ikusi den sugeari buruz”
Klimaren aldeko ekintza globala
Koronabirusaren krisiaren ondoren normaltasun berri batera itzultzeko, Fridays for Future, Alianza por el Clima eta 2020 Rebelión por el Clima elkarteek hainbat ekimen birtual abiaraziko dituzte, klima-justizia lortzeko ezinbestekoak diren neurriei laguntzeko. Zuzenki erlazionatuta azkoitiarrok momentu honetan pairatzen ari garen kezkarekin, Azkarateko hondakin plantarena hain zuzen ere. Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izanIrakurtzen jarraitu “Klimaren aldeko ekintza globala”
AMA LURRAren Nazioarteko Eguna
Gaur, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da. Horrela izendatu zuen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2009an. Eta honela zion izendapen ebazpenak: (…) “Lurra eta bertako ekosistemak gure etxea direla onartuta, eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien behar ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen arteko oreka justua lortzeko, naturarekiko eta Lurrarekiko harmonia sustatu behar dela sinetsita, Aitortuta, halaber,Irakurtzen jarraitu “AMA LURRAren Nazioarteko Eguna”
Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna
#GeraZaitezEtxeanEzIsilik Pozik gaude azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugulako, lehen sektoreko erabile nagusien eta hainbat herri-eragileen artean (300 baino gehiago). Azokak babesten ditugunean baserritarrak babesten ari gara, euren lanari balioa emanez, besteak beste prezio justu bat ordainduz. Zer jaten ari garen ezagutzeko aukera baitugu ekoizlearekin dugun zuzeneko harremanen bidez. Bertako produktuen salerosketaIrakurtzen jarraitu “Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna”
Azoka, berriro martxan?
Asteazkenean (apirilak 8) iritsi zen Eusko Jaurlaritzaren agindua: baserritarren azokak egitea debekaturik. Ostiralean (apirilak 10) Azkoitiko Udalak berri hau plazaratu zuen “Bederatzi ekoizle eta baserritarrek etxez etxeko zerbitzua eskainiko dute bihartik aurrera”, betiko bezeroak eta erosleak ez daitezen euren produkturik gabe geratu konfinamendu garai honetan. Bitartean, larunbatean (apirilak 11) , beste herri batzuetan azokak eginIrakurtzen jarraitu “Azoka, berriro martxan?”
Babestuta: Hondakin plantari buruzko dokumentazioa
Ez dauka laburpenik, pasahitza behar duen bidalketa babestua baita.
Askotariko hondakin ez arriskutsuen planta
Atzokoa konfinamenduko beste egun bat izango zela zirudien baino guztiz kontrakoa suertatu zen. Bizitzen ari garen egoera lazgarri honetan albiste batek goizean goiz geure belarriak kolpatu zituen. Diario Vasco egunkariak, Gipuzkoako atalean, titular hauxe zekarren: “Luz verde a una planta de valoración de residuos industriales en Azkoitia”. WhatsAppak su hartu zuen. “Baino, zer arraio daIrakurtzen jarraitu “Askotariko hondakin ez arriskutsuen planta”
Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak
Martxoan antolatu izan dugun I. Ingurumen Jardunaldien protagonista basoa izan da. Aitzitik, ez du hasiera ona izan COVID 19aren agerpenarekin ekitaldi bakarra bete dugulako (“Bertako basoen berreskurapena” hitzaldia, Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru adituen esku). Besteak ezeztatu egin behar izan ditugu zuhurrak nahi izan dugulako inoren osasuna arriskuan jarri gabe. Gertaera honek ez du gureIrakurtzen jarraitu “Azkoitiko I. Ingurumen Jardunaldiak”