Gaur goizean Loiolan talde polita bildu gara Naturkonek (Gipuzkoako Natur Elkarteen Koordinadora) eta Lurgaia Fundazioak deiturik, hazien bilketa eta tailer bat egiteko asmoz. Aitor Leiza, Naturkoneko kidea, izan da saioa gidatu duena. Bertako basoei buruzko liburuxka banatu ondoren, basoen egoerari eta garrantziari buruz mintzatu da. Era berean, Lurgaia Fundazioak egiten duen lanaren helburuak zehaztu ditu.Irakurtzen jarraitu “Ezkur bilketa”
Author Archives: UROLA BIZIRIK Natur Taldea
Kukuherri errekako garbiketa
Larunbat honetan Kukuherriko frontoian elkartuko gara goizeko 9:30etan Kukuherri errekako (Txalon erreka) hainbat gune garbitzeko asmoz. ANIMA ZAITEZ !!
Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna
Zientzilariek eta ekologistek aspaldi abisatu zuten gure planeta amildegi baterantz zihoala, baina badirudi duela gutxira arte ez garela arazoaren benetako neurriaz jabetu. Askok Lurraren deiari berehala erantzun bazioten ere eta bere arloetan neurriak hartzen hasi baziren ere, erakunde eta enpresa ugari duela gutxi gehitu dira ekintzara. Eta okerrena da kasu batzuetan ez dela benetako kontzientziaIrakurtzen jarraitu “Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna”
Bilera Azkoitiako talde politikoekin
Kolore guztiak dituen baso hostoerorkorra, biodibertsitate aberats baten eredu Gaur goizean Azkoitiako talde politiko ezberdinen (EAJ-PNV, Bildu, PSE-PSOE eta Azkoitia Bai) ordezkariekin bildu gara eukaliptoak ingurunean duen eraginari buruzko azalpen batzuk entzuteko. Aitor Larrañaga, EHUko irakaslea eta Biologian Doktorea, izan dugu hizlari. Eman dizkigun azalpenetatik, guztiak ekologiaren ikuspegitik emanda, ondorio labur bat atera dugu: eukaliptoaIrakurtzen jarraitu “Bilera Azkoitiako talde politikoekin”
Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen politikaren aldaketa
Basoa eta ibaia Gipuzkoako ikur dira: Zer baso?, eukaliptoenak? Zer ur?, plastikoz gainezka dauden ibaienak? Datorren larunbatean, hilak 17, goizeko 11:15enetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Gipuzkoako natur taldeok elkarretaratze bat egingo dugu erakunde honek probintziaren natur baliabide eta biodibertsitatearen aurrean daraman politikan norabide-aldaketa bat aldarrikatzeko. Ibaietan aurkitzen dugun hondakin kopurua, isurketak, gure Parke Naturalen kudeaketaIrakurtzen jarraitu “Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen politikaren aldaketa”
Zuhaitz landaketa Pikuneta baserrian
Larunbatean Urola Bizirik Natur Taldeko kide batzuk Pikuneta baserrian elkartu ginen beste hainbat naturzaleekin baserri honetako lurretan bigarren zuhaitz landaketa bat gauzatzeko asmoz. Eredu bikaina eskeintzen digu bikote honek bere lurretan bertako baso naturala bultzatzen duenean. Oraingo honetan haritzak eta pagoak sartu ditugu. Landaketak amaitzerakoan 800 zuhaitz inguru izango dira eremu horiek beteko dituztenak. HonaIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Pikuneta baserrian”
Izarraitz mendikateari buruzko webgune berria
Iñaki Sareren argazkia, https://urolaturismo.eus-en Aste honetan Xabier Beristain, geografo, irakasle eta mendizaleak web orri zoragarria aurkeztu du Izarraitz mendikateari buruz: http://www.izarraitzmendigunea.eus Mendigune hau sakonago ezagutzeko web bikaina eratu du Xabierrek. Bertan mendikate honi buruzko datu orokorrak emateaz gain, ibilbide ezberdinak zehazten ditu, edota kobazulo batzuen kokapena eta itxura erakusten dizkigu, beti argazki eta bideo ikusgarrienIrakurtzen jarraitu “Izarraitz mendikateari buruzko webgune berria”
Argazki erakusketa Azpeitian
Iñigo Peñaren argazkia Otsailaren 22tik 26ra Azpeitiko Foru Ibilbidea 7ko erakustokian, Urola bailarako ibai eta errekei buruzko argazki erakusketa izango dugu Urola Bizirik Natur Taldeak antolatuta. Irudiak bi multzo handitan banatuta daude: alde batetik, Errezil errekan eta Ibaiederren egindako garbiketaren argazkiak eta, bestetik, Urola ibaiarenak. Guztira, 75 irudi eta bideo labur bat izango dira ikusgai.Irakurtzen jarraitu “Argazki erakusketa Azpeitian”
Zuhaitz landaketa aldarrikatzailea
Ostiralean, Urola Bizirik Natur Taldeko kideok zuhaitz espezie anitzeko ale batzuk landatu ditugu herritar baten lursailean. Landaketaren bitartez taldeak baso naturalen garrantziaren aldarrikapen bat egin nahi izan dugu. Inguruan pinu plantazioek jasaten ari diren gaitzaren ondorioz hainbat eremu soilduta ikusten dira, non, askotan, beste zuhaitz espezie batzuen landaketa masiboak ematen ari diren. Espezie horietako batzuk,Irakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa aldarrikatzailea”
Panpa-belarraren mehatxua
Duela hilabete batzuk konturatu gara Azkoitiako hainbat gunetan panpa-belarra zabaltzen ari dela. Jakingo duzuenez, espezie hau (Cortaderia selloana) Hegoamerikakoa da, Argentinako Panpakoa hain zuzen ere, hortik datorkio izena. Landarea Espezie Exotiko eta Inbaditzaileen Katalogoan sartuta dago. Honek esan nahi du gure ekosistemarentzat kaltegarria dela. Adibidez, belardien kalitatea gutxitzen du, eta hau baserritarrentzat arazo larria izanIrakurtzen jarraitu “Panpa-belarraren mehatxua”