Gaur goizean Urola ibaiko garbiketari ekin diogu U30 Aldaketaldia ekimenarekin bat eginez. Deialdiari 15 bat pertsona erantzun diogu eta guztion artean Azkoitia sarrerako zubitik San Juaneko zubirainoko ibai ertzak garbitu ditugu. Izugarria izan da hain tarte txikian atera dugun zaborra. Eta denetatik gainera. Zoritxarrez, garbiketetan elkarri egiten diogun galdera ez da jada “Gaur zer gauzaIrakurtzen jarraitu “U30 Aldaketaldiko ibai garbiketa”
Author Archives: UROLA BIZIRIK Natur Taldea
Urtarrilak 30, ALDAKETALDIA
Larreko Mahaia plataformak deiturik, Euskal Herriko hainbat eragilek (sozialak, kulturalak, ekologistak) Urtarrilak 30eko ALDAKETALDIAren ekimena antolatu dute. Atzo eguerdian egin zen pentsaurrekoa Donostian. Hemen bideoa uzten dizuegu, eta baita manifestuaren dokumentua.
Ura, giza eskubidea
Gure planetan esistitzen diren bizitza forma guztien jatorria itsasoetan dago. Han sortu zen bizitza, uretan. Likido hau bizitzaren oinarria da eta ezingo genuke bera gabe bizi. Gure organismoaren zati handiena, %70 inguru, ura da. Beraz, gehien bat ura gara. Urtea oso berezia izan da eta oso albiste txarrak ekarri badizkigu ere, urtearen amaieran irakurri dugunIrakurtzen jarraitu “Ura, giza eskubidea”
Astean 5 gramo plastiko jaten ditugu
Albistea ez da berria baina bai oso adierazkorra. World Wildlife Fund (Munduko Natura Funtsa) 2019ko ekainean jakitera eman zuenez, plastikoz inguratuta bizi gara eta, konturatu gabe bada ere, plastikoa jaten ari gara egunero. Albiste tristea eta kezkagarria aldi berean. 1950. hamarkadatik aurrera plastikoa hedatzen hasi zenetik material honen benetako inbasioa pairatzen ari gara. Ingurune guztiakIrakurtzen jarraitu “Astean 5 gramo plastiko jaten ditugu”
Bioaniztasuna
Iñaki Sanz-Azkuek Argiako Puska dezagun izotza solasaldi zikloan Biodibertsitateari eskainitako hitzaldia.
Eukaliptoa, gure mendietako gonbidatu berria
Konfinamenduan gaudenetik naturan eta mendian arnas gunea aurkitu dugu. Askok agian ez dute gauza handirik somatuko baina mendian ibiltzen garenok antzeman ditugu bai, azken urte honetan aldaketa handiak: baso ugari guztiz suntsituta eta espezie berri batzuen presentzia are eta handiagoa eta, horien artean, nabarmena, eukaliptoa. Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Bizkaian espezie honetako masa trinko askoIrakurtzen jarraitu “Eukaliptoa, gure mendietako gonbidatu berria”
Ibaieder errekaren garbiketa amaitu da
Egilea: Uztarria, Anartz Izagirre (2020-12-02) Urrian ekin zion Azpeitiko Udalak Urola ibaiarekin elkartzen diren Ibaieder eta Errezil errekak garbitzeari, eta bost kilometroko eremuan ibili da lanean Txukun lorazaintza enpresa. Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak Urola ibaian lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi du. Joan den hilabetean azaldu zuen Azpeitiko Udalak Ibaieder eta Errezil ibaiak garbitzeko asmoa, eta hilabeteren ostean garbiketaIrakurtzen jarraitu “Ibaieder errekaren garbiketa amaitu da”
ARALAR, Mundua leku den lurra
Ostiral honetan, 19:00etan Baztartxon Orain bi urte estreinatu zen “Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala Goierriko Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On produkzioak egina. 90 antzokitan proiektatu ostean, 7000 ikusle baino gehiagok ikusi dute eta Estatu Batuetan zein Euskal Herrian sariak irabazi ditu. Eta Europako Natura 2000 leihaketarako finalera iritsi da, 26 proiekturekin batera. Saririk lortuIrakurtzen jarraitu “ARALAR, Mundua leku den lurra”
Eukaliptoa eta bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko landaketak saihestearen alde egin du Antzuolako Udalak
Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean. EH Bilduk Eukaliptoaren landaketaren gaineko mozioa aurkeztu zuen astearteko ohiko osoko bilkuran. Mozioak dio, egungo eta etorkizuneko gizarte eta funtzio ekologikoak kolokan ipintzen dituela Eukaliptoaren landaketak; eta era berean,Irakurtzen jarraitu “Eukaliptoa eta bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko landaketak saihestearen alde egin du Antzuolako Udalak”
Salaketa Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan
Aurreko asteartean gure taldeko bi kidek salaketa sartu zuten Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan, Donostian duen egoitzan. Salaketa egitea ez da gauza arina, prozedura administratibo konplexu bat hasten delako, denbora luzea iraun dezakena. Halere, Urola Bizirik Natur Taldeak, egoeraren larritasunaz kezkatuta eta zer dimentsio hartzen ari den ikusita, zuzenean Fiskaltzara jotzea erabaki du. Salaketak Azkoitian dagoen jardueraIrakurtzen jarraitu “Salaketa Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan”