Ecoembes enpresa gezurretan ari da Greenpeace talde ekologistak txosten gogor bat argitaratu berri du Espainiako Ecoembes enpresari buruz. Enpresa hau Estatuko hondakinak jasotzeaz arduratzen da ondoren “birziklatzeko” asmoz. Hau da, Kudeaketa-Sistema Integratuaren bitartez, enpresak hondakin guzti horiek kudeatzen ditu, ekoizle, administrazioa eta kontsumitzaileen arteko lotura moduko bat eginez. Baino arazo “txiki” bat dago, Greenpeacek agerianIrakurtzen jarraitu “Hondakinen kudeaketa iruzurra da”
Author Archives: UROLA BIZIRIK Natur Taldea
Eukalipto-landaketen ingurumen-eragina EAEn eta inguruetan
Azken urteotan eukaliptoen landaketek izugarrizko hedapena hartzen ari dira Euskadiko lurretan. Egurzaleen, eta baserritar batzuen, iritziari kontrajarririk, naturzaleok jarduera honek gure zoru eta biodibertsitatean kalte izugarriak sortzen dituelakoan gaude. Jada Espainiako gobernuak espezie hau inbaditzaile bezala izendatu zuen baina ez du bere landaketa debekatu industrian duen interes komertzialagatik. Eusko Legebiltzarraren ekimenez eta Natur Ondarearen etaIrakurtzen jarraitu “Eukalipto-landaketen ingurumen-eragina EAEn eta inguruetan”
Ibaieder eta Errezil erreken garbiketa martxan
Aste honetan hasi dira Ibaieder eta Errezil errekaren garbiketarekin. Azken egunetako euriekin ura goratuta doan arren, bertan ari diren langileak gogor ari dira hondakinak ateratzen, irudietan argi ikusten den bezala. Ikusgarria da gure erreketatik ateratzen ari direna. Bere kasaka heltzen da? 2020/10/14 2020/10/15 2020/10/16 2020/10/20 2020/11/16
Egino errekaren egoera salatu du Eguzkik
Eguzki talde ekologistak Maxixatzenen Egino errekaren egoera salatu du, hondakinez beteta baitago. Zoritxarrez gure ibai eta erreken egoera kaxkarra da, azken urteotan uraren kalitateak gora egin badu ere. Oraindik bertan egoten zen bizitza berreskuratu behar dute eta, bereziki, inguruan bizi garenok hobeto zaindu behar ditugu. Geu ere arazoaz oso ondo jabetu ginen martxoan Katuin errekarenIrakurtzen jarraitu “Egino errekaren egoera salatu du Eguzkik”
Ezkur bilketa
Ikasturte honetan Urola Erdiko ikastetxeetako ume eta gazteek Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan aurrera eramango duten Basoak Ernatzen proiektua gauzatzeko ezinbestekoa zen ezkurrak izatea. Beraz, ezkur bilketa egin dugu Gipuzkoako basoetan eta hemen emaitza. Laister ikasleek ezkur hauek beren proiektuan erabiliko dituzte, ernaltze prozedura ezberdinak praktikan jarriz. Guztiak ez bada, gehienak ernaltzea espero dugu, gureIrakurtzen jarraitu “Ezkur bilketa”
Aralar, mundua lekua den lurra
Berriak jakitera eman duenez (irakurri hemen artikulua), Aralar, mundua lekua den lurra Natura2000ko sarietako finalisten artean dago. Lan luze eta txukun baten fruitu zoragarria da hau, baina jada hainbat sari izan dira On Produkzioak eginiko dokumentalak jaso dituenak eta laster, hilaren 14an, jakingo dugu sari berri hau ere poltsikoratzen duten. Zorionak eta animo!! Zeremonia urriarenIrakurtzen jarraitu “Aralar, mundua lekua den lurra”
Aurten erreka egunarik ez Legazpian
Aurten ezin izan da Erreka Eguna ospatu Legazpian Covid19a dela eta. Gure bailarako herrietan ospatzen diren antzeko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izan ditugu aurten baino hurrengoan, normaltasuna nagusitzen bada, indar gehiagorekin itzuliko gara. Gogoratu ere Azpeitian Udalak enpresa baten esku utzi duela Errezil errekaren eta Ibaiederren garbiketa. Eguraldia lagun, laster ekingo zaio etaIrakurtzen jarraitu “Aurten erreka egunarik ez Legazpian”
Ingurumena hizpide:
Hitzaldiak, erakusketak, azokak…. Bioterra 2020 (Ficoba, Irun): Osasuna eta elektromagnetismoa (Azpeitia): Aftersun jaia (Goiherri):
Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan
NATURKONek, Gipuzkoako Natur eta Ekologista taldeen koordinakundea, Gipuzkoako ehiza-kontseiluan izandako bileraren ondoren argitaraturiko prentsa-oharra. Urtean behin ehiza-kontseilua deitzen du Gipuzkoako Aldundiak. Bilera horren helburu nagusia izaten da urtero onartu behar den Ehiza-Agindua eragile ezberdinekin partekatzea, aurtengo bileran garrantzia berezia hartu badu ere basurdeen ugaritzeak landa eremuan eragin dituen kalteen kudeaketak. Bilera horretara deitzen dituzte AldundikoIrakurtzen jarraitu “Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan”
Azkarateko planta: bileratik ateratako ondorioak
Maiatzaren 28an izandako “Ikuspegi ezberdinen mahaigaineratzea”-ren ondoren idatzitako testu honetan parte hartzaile ezberdinok erabili genituen argumentu nagusiak jasotzen ditugu. Hauek izan ziren: 1) Instalazio ugari daude: IHOBEko (Sociedad Pública de Gestión Ambiental, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia) ordezkariek adierazi zuten horrelako 60 instalazio daudela Euskadin. 2) Ez dira behar: Administrazioko erakundeIrakurtzen jarraitu “Azkarateko planta: bileratik ateratako ondorioak”