Zuhaitz landaketa Madarixan

Euria, elurbustia, elurra… Denetarik izan dugu gaurkoan!! Baina eguraldia ez bada oso atsegina izan, animoak bero-bero izan ditugu landaketari ekiteko. Lurgaia Fundazioarekin batera antolaturiko ekitaldian talde polita elkartu gara eta gogo biziz ekin diogu 250 zuhaitz landatzeari, Fundazioaren eskuetan gelditu diren 3 hektareatan. Haritzak, urkiak, elorri beltzak, urritzak… landatu ditugu orain arte pinutegia izandako eremuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”

Zuhaitz landaketa Madarixan

Larunbat honetan, martxoak 5, Lurgaia Fundazioarekin batera, zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu. Oraingoan Madarixa auzoko lurretan izango da, Otarreko gurutze eta antenara doan bidearen ondoan hain zuzen ere. Bertako jabe batek zaintza-akordioa sinatu berri du Lurgaia Fundazioarekin eta eremu horretan, 3 hektareakoa gutxi gora-behera, bertako hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatuko ditugu. Parte hartuIrakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Madarixan”

Munoaundiko lehen zuhaitz landaketa

Aurreko egunotan tokiko komunikabideetan egindako deialdiari erantzunez hainbat ume, gazte eta heldu elkartu gara Abaraxkan Munoaundiko herri lurretan zuhaitz landaketa egiteko asmoz. Bertan elkartu ondoren, Munoaundira igo gara material eta landare guztiekin. Goiz freskoa eta lainotsua esnatu bada ere, gogotsu ekin diogu lanari eta 70 zuhaitz inguru eta hazi ugari landatu ditugu goizean zehar. HelburuaIrakurtzen jarraitu “Munoaundiko lehen zuhaitz landaketa”

Urola ibaiaren laguntza oihuak

Urola ibaia zoragarria dela esanez hasi behar dut. Bere arroko ibilbide osoa ikusgarria da. Inguru menditsuz eta zuhaitzez jositako eremu horretan animalia ugari bizi da. Bere uretara begiratuz gero, askotariko arrainak ikusiko ditugu, eta ondoko zuhaitzera begiratuz gero, mota guztietako hegaztiak. Baina, tamalez, ez dira horiek ikusten diren gauza bakarrak: deigarrienak gizakiaren zabarkerien ondorioak dira.Irakurtzen jarraitu “Urola ibaiaren laguntza oihuak”

Zuhaitz landaketa Munoaundin

Munoaundiko tontorratik gertu, Burdin Aroko herrixkaren ondoan, Azkoitiko Udalaren lurrak diren eremu batean, bertako baso bat sortzen ari gara. Otsailaren 12an, larunbata, lehen landaketa egingo dugu bertan. 60 zuhaitz inguru sartuko ditugu, espezie anitzekoak, Artadi Mintegiko arduraduna den Geert Roelsen aholkuei jarraituz. Goizeko 9:30etan elkartuko gara Abaraxka aterpetxean eta handik Munoaundiko bidea egingo dugu elkarrekin.Irakurtzen jarraitu “Zuhaitz landaketa Munoaundin”

Energia-eredu berriak

Erregai fosilen bazterketarekin energia berriztagarrien ustiaketa masiboa hasi da eta gure inguruan ehundaka proiektu gauzatzeko asmoa dago. Baina trantsizio-aldi honetan hainbat aukera sortzen dira energia berriztagarrien inguruan, eta baita etorkizunerako egokienak izan daitezkeen energia ereduei buruz. Guzti honetaz hitz egingo dute asteazken honetan GoiEnerreko hizlariak. Arratsaldeko 6:30tan hasiko da saioa, Elkargunean. Gonbidatuta zaudete.

Munoaundiko baso eremua

Munoaundiko tontorra, Burdin Aroko herrixkaren kokagunea Azkoitiko Udalak eta Urola Bizirik Natur Taldeak Munoaundiko herri lurretan bertako baso baten garapena eta mintegi baten sorrera hitzartu ondoren, lanei ekin dio gure taldeak. Hektarea bateko eremua da, eguteran dagoena, pistaren ondoan, eta inguru pribilegiatuan: Burdin Aroko herrixka baten aztarnategiaren ondoan, herritik gertu eta azkoitiarrontzat azken bi urteIrakurtzen jarraitu “Munoaundiko baso eremua”

Haize erroten zurrunbiloa

Planetaren eta gizateriaren etorkizuna ziurtatzeko ezinbestekoa da energiaren eredua aldatzea. Energia berriztagarriek hartu behar dute jasangarriak ez direnen lekua. Munduko herrialde eta erakunde gehienek aldaketa honen aldeko apustu garbia egin dute. Baina energia “green” honen aldeko apustua zurrunbilo bihurtzen ari da eta arriskua dago haize hauek energia garbia sortu beharrean beste ondorio batzuk izatea ere.Irakurtzen jarraitu “Haize erroten zurrunbiloa”

II. Natur Jardunaldiak

Urola bailarako ingurumen eragile bezala, gure jardunbidearen artean naturzaletasuna bultzatzea eta ingurumen arazoei buruzko kontzientziazioa indartzea daude. Helburu honekin, iaz I. Natur Jardunaldiak antolatu genituen, hitzaldi bat eta dokumental baten emanaldiarekin. Aurreikusita genuen zuhaitz landaketa herrikoia ezin izan genuen gauzatu, COVID-19ak ezarritako oztopoengatik. Aurten, II. Natur Jardunaldiak antolatu ditugu, geure baliabide mugatuekin eta era xumeIrakurtzen jarraitu “II. Natur Jardunaldiak”

Ezkur ereintza

Aurreko asteotan jasotako ezkurrak ereiteko aukera izan dugu Azkoitiko baratzeen gunean. Udalaren baimenaz, bertan ia erabilpenik gabe zeuden haztegietan erein ditugu aurreko asteotan Loiolan jasotako haritzen ezkurrak eta Gipuzkoako beste gune batzuetan jasotako ametzenak ere. Hemendik aterako diren zuhaitzak beste eremu batzuetan landatuko ditugu beranduago, bertako basoen azalera handitzeko asmoz. Helburu honetan laguntzaile moduan duguIrakurtzen jarraitu “Ezkur ereintza”